Ekonomia -
Enplegua
Langabeziak behera egin du EAEn bigarren hiruhilekoan; gora, Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 6.100 pertsonak aurkitu dute lana. Foru Erkidegoan, berriz, 1.500 geratu dira lan barik.
EITB.EUS
2017ko bigarren hiruhilekoan 147.300 pertsona zeuden lan barik Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera (EPA, gaztelaniazko sigletan). Hiru hilabeteotan, jokaera ezberdina izan du enpleguak bi erkidegoetan: behera egin du EAEn, baina gora, Nafarroan.
Zehatz jarrita, 6.100 pertsonak aurkitu dute lana EAEn. Hala, 114.300 langabe daude guztira, aurreko hiruhilekoan baino % 5,08 gutxiago. Langabezia tasa % 11,23koa da.
Nafarroan, 33.000 pertsona zeuden lan barik, hots, 1.500ek galdu dute lanpostua. Langabezia tasa % 10,55ekoa da.
Lurraldeka, Araban dute langabezia tasa handiena (% 13,05, 19.900 langabe); Bizkaia da bigarren (% 12,54, 67.800 pertsona lan barik), eta Nafarroa, hirugarren (% 10,55, 33.000 langabe). Gipuzkoan, 26.500 langabe zenbatu dituzte bigarren hiruhilekoan, tasa % 8,18koa izanik.
Langabeziak emakume aurpegia du, batik bat. Bigarren hiruhilekoan, 81.400 emakume eta 65.900 gizon zeuden lan barik.
Estatuan, langabeziak behera egin du (340.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte), % 8 gutxiago. 1964an zenbatzen hasi zirenetik, inoizko beherakada handiena da honakoa.