Ekonomia -

Langileen kaleratzea

Fagor-CNAk ekoizpenaren zati handiena eten egin du

Garagartzako eta Basauriko lantegietan produkzioa erabat gelditu du eta Geyserren zati bat. Behin-behinean kaleratutako langileak 200 inguru dira.

Ia erabatekoa da lan-etena Edesa Industrialen. Argazkia: EFE
Ia erabatekoa da lan-etena Edesa Industrialen. Argazkia: EFE
Fagor-CNAk enpresaren linea nagusiak eten ditu

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor-CNA konpainiak Euskal Herrian dituen lantegietako produkzioaren zatirik handiena eten egin du. Garagartzako (garbigailuak) eta Basauriko (labeak eta sukaldeak) fabriketako jarduera erabat geldituko du eta Geyserren (berogailuak) zati bat.

Sindikatuek jakinarazi dutenez, 2016ko urrian iragarritako enplegua erregulatzeko espedientea ezartzea erabaki du enpresak eta, ondorioz, beharginei gaur lanera ez joateko agindu die. Ez diete zehaztu noiz itzuli ahalko diren beharrera.

Lan etena ia erabatekoa da. Eskoriatzako lantegian (presio-eltzeak) soilik ari dira % 100ean lanean eta, esan bezala, Geyserren ekoizpenaren zati bat.  Gutxienez iraila arte izango dira horrela.

"Horixe da esan digutena. Oporren ostean zer gertatuko den esatera ez dira ausartzen. Horren erakusgarri da ez digutela argitu noiz itzuliko garen lanera", adierazi dute enpresa-batzordeko iturriek. Ekoizpenerako osagaiak erosteko dirurik ez dagoela da enpresak aipatu erabakia justifikatzeko eman duen arrazoia.

Ikerketa eta Garapenerako sekzioan ere ezarri dute behin-behineko lan-erregulazio espedientea. Beraz, orotara, 200 langile inguru geratu dira lanik gabe. Lan-taldea 350 beharginek osatzen dute.

Datozen orduotan enpresa-batzordea langileekin bilduko da konpainiaren azken erabakiak aztertu eta mobilizazioak abiarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Fagor Basauriko berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Arrasate albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Lan gatazkak albisteak gaur ABEEE berriak