Ekonomia -

2017ko LEHEN Hiruhilekoa

Langabeziak behera egin du EAEn eta gora Nafarroan, EPAren arabera

5.800 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn 2017ko lehen hiruhilekoan; Nafarroan, berriz, 700 pertsona gehiago daude langabezian.

Langabeziak %4,6 behera EAEn,Estatuko jeitsiera handiena

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratu duen Populazio Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 5.800 pertsona gutxiago daude langabezian 2017ko lehen hiruhilekoan. Horrenbestez, guztira 120.400 lagun daude langabezian (% 11,86), aurreko hiru hiletan baino % 4,60 gutxiago.

Lurraldeka, Gipuzkoa da langabezia-tasa txikiena duena (% 10,72), ondoren, Araba (% 12,03) dago eta azkenik Bizkaia (% 12,5).

Jarduera-tasari begiratuz gero, Araba da kopuru handiena azaltzen duena (% 56,85), haren atzetik Bizkaia dago (% 56,33) eta hirugarren postuan Gipuzkoa (% 54,74) agertzen da.

Bestalde, 700 pertsona gehiago daude langabezian Nafarroan (% 2,19 hazi da). Hartara, 31.500 lagun langabezian daudn Foru Erkidegoan (% 10,25).

Estatuko datuak

Azkenik, EPAk erakusten duenez, Estatu espainiarrean 17.200 langabe gehiago daude, hau da, guztira 4.255.000 pertsona. Datu horien ondorioz, % 18,75era arte igo da langabezia-tasa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE albisteak Lana berriak Ekonomia albisteak Albisteak