Ekonomia -
Biztanleria Aktiboaren Inkesta
4.600 langabe gehiago zenbatu EAEn hirugarren hiruhilekoan
Nafarroan, berriz, 1.100 langabe gutxiago daude, langabezia-tasa %12,41ekoa izanik
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan 4.600 pertsona gehiago daude langabezian urteko hirugarren hiruhilekoan 133.300 pertsonara heldu arte. Horrenbestez, langabezia-tasa % 12,8an kokatu da, aurreko hiruhilekoetan baino % 55 gehiago. Hala jasotzen da Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestan.
Euskadi da, Murtziarekin batera, tarte horretan langabeziak gora egin duen erkidego bakarra; alabaina, hazi egin da landunen zenbatekoa (6.800 pertsona gehiago), hau da, enplegu-tasa % 57,42koa da.
Lurraldeka, Gipuzkoan dago langabezia-tasa handiena (% 10,35), aurreko hiruhilekoan baino 15 hamarreko gutxiago (% 10,5).
Araban % 12,16koa da langabezia-tasa (% 13,11koa zen aurreko hiruhilekoan), eta % 14,5ekoa Bizkaian (% 14,83 aurrekoa hiruhilekoan).
Jarduera-tasa nagusiena Arabak dauka (% 58,16), eta haren atzetik daude Gipuzkoa (% 57,51) eta Bizkaia (% 57,17)
Nafarroari dagokionez, 1.100 langabe gutxiago daude hirugarren hiruhilekoan; beraz, langabezia-tasa %12,41ekoa da, autonomia-erkidegoen arteko bigarren txikiena, Balearren atzetik.
Espainian, langabezia-tasa % 18,91ekoa da (4.320.800 langabetu), hiruhileko horretan 253.900 langabetu gutxiago daudelako.