Ekonomia -
MANIFESTAZIOA GASTEIZEN
'Fracking ez' Konstituzionalaren erabakiaren aurka mobilizatuko da
Haustura hidraulikoaren aurrean ingurugiroa babesteko euskal legearen zenbait artikulu bertan behera utzi izanak eragin du protesta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'Fracking ez’ plataformak mobilizazio ibiltari, musikal eta antzeztua deitu du ostiralerako Gasteizen, "Auzitegi Konstituzionalaren erasoaren aurka". Haustura hidraulikoaren aurrean ingurugiroa babesteko euskal legearen zenbait artikulu bertan behera utzi izanak eragin du protesta.
Plataforma hori gasa lurpetik ateratzeko haustura hidraulikoa erabiltzearen aurka dago, eta herritarrak deitu ditu mobilizaziora. Izan ere, horren arabera, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia “herriaren borondatearen kontrakoa” da.
Elkarte horretako kideek nabarmendu dutenez, plataformak bultzatu zuen herri ekimen legegileak 100.000 sinadura baino gehiago bildu zituen "Euskadin frackinga galarazteko".
Mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean hasiko da, Gasteizko kaleak zeharkatuko ditu eta Espainiako Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzaren egoitzaren aurrean amaituko du bere ibilbidea.