Ekonomia -

Trenak

740 milioi euroko eskaria bereganatu du CAFek Erresuma Batuan

Joan zen urtean, CAFek beste kontratu bat sinatu zuen Erresuma Batuan (200 milioi euro ingurukoa).

CAFek hornituko dituen unitateen diseinua. Argazkia: CAF
CAFek hornituko dituen unitateen diseinua. Argazkia: CAF
CAFek hornituko dituen unitateen diseinua. Argazkia: CAF

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresak Arriva UK operadorearekin eta ERF finantza-enpresarekin atzo sinatu zituen CIVITY produktuen plataformako bi tren-flota fabrikatzeko kontratuak. Trenak Northern (Ingalaterrako iparraldea) eskualderako izango dira.

Beasainen egoitza duen euskal konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, proiektuek 3 eta 4 kotxeko 43 tren elektrikoren eta 2 eta 3 kotxeko 55 diesel-trenen hornikuntza biltzen du. Guztira, bidaiarientzako 281 kotxe izango dira eta hiri inguruko/eskualdeko zerbitzuak eskainiko dituzte gehienez 160 km/h-ko abiaduran. Tren horiez gain, kontratuek bi flotetarako euskarri teknikoko eta logistikoko zerbitzuen prestazioa ere biltzen dute. Kontratuen guztizko zenbatekoa 740 milioi eurokoa izango da eta, horrenbestez, "CAFek Europan orain arte lortu duen handiena bihurtuko da, bere eskaera-zorroa gutxi gorabehera 5.500 milioi euroko zenbatekora gehitzeaz gain".

Joan zen urtean, CAFek beste kontratu bat sinatu zuen Erresuma Batuan (200 milioi euro ingurukoa) Caledonian Sleeper-en kotxeak hornitzeko. Unitate horiek Londresen eta Glasgow-Edinburgoren arteko zerbitzua egingo dute eta entregak 2018. urtean egitea aurrez ikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE albisteak Lana berriak Erresuma Batua bideoak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Beasain albisteak Eguneko albisteak Industria sektorea gaur CAF albisteak