Ekonomia -

2016ko aurrekontua

EH Bildu, PP eta UPyD, aurrekontu proiektuaren kontra

Atzera botatzeko eskatu dute, murrizketak berresten dituela eta herritarren beharrei erantzuten ez diela iritzita. Gainera, EAJ-PSE akordioa "alderdikoia" dela esan dute.

Matute eta Pînedo EH Bilduren legebiltzarkideak. Argazkia: Efe
Matute eta Pînedo EH Bilduren legebiltzarkideak.
Osoko zuzenketak aurkeztuko dituzte EH Bilduk, PPk eta UpyDk

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk, PPk eta UPyDk Eusko Jaurlaritzaren 2016rako aurrekontu proiektua atzera botatzea eskatuko dute, murrizketak berresten dituela eta herritarren beharrei erantzuten ez diela iritzita. Gainera, EAJ-PSE akordioa "alderdikoia" dela esan dute.

EAJk eta PSE-EEk atzo iragarri zuten hirugarrenez adostu dituztela aurrekontuak, sozialistek 35 milioi euroren erabilera aldatzea lortu ostean. Guztira 10.933 milioi eurokoa izango da aurrekontua.

Bihar amaituko da osoko zuzenketak eta partzialak aurkezteko epea. EH Bilduk, PPk eta UPyDk iragarri dute biak aurkeztuko dituztela, bai osoko zuzenketak, bai partzialak.

Hiru alderdietako ordezkariek agerraldia egin dute Legebiltzarrean, eta bat egin dute hainbat gauzatan. Tartean, aurrekontuek murrizketak berresten dituztela, eta ez dietela herritarren benetako beharrei erantzuten.

Gainera, EAJren eta PSE-EEren akordioa kritikatu dute, bi alderdien mesederako soilik delakoan. Anton Damborenean PPren legegbiltzarkideak abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan "EAJ-Zapatero" akordioa errepikatzea ahalbidetuko lukeen "akordio politikoa" dela esan du. "Zuk aurrekontuen alde bozkatzen duzu eta, trukean, inbestiduraren alde bozkatzen dizut Madrilen", azaldu du Damboreneak.

Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkideak gogorarazi du proposamena helarazi zietela sozialistei, Eusko Jaurlaritzak 2012tik ezartzen dituen "murrizketak" iraultzeko, eta 420 milioi euro lekuz aldatzeko. Azaldu duenez, atzo, PSE-EEk EAJrekin akordioa itxi zuela iragarri baino minutu batzuk lehentxeago, jaso zuten proposamenaren errefusa.

Bestalde, Gorka Maneiro UPyDren bozeramaileak "guztia banatzeko eta ezer ez aldatzen saiatzeko itun politikoa" izan dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Alderdi Popularra UPyD Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE PSE-EE albisteak Euskadiko PP Gaurko azken ordukoa Aurrekontuen azken ordukoa EH Bildu Bizkaia