Ekonomia -

AHT

'Euskal Y'-aren muntaketa zentrora 17 milioi euro bideratuko dituzte

Gasteizen eraikiko dute muntaketa zentroa, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio arteko zatitik gertu; muntaketarako gunea eta materiala batzeko biltegia izango ditu.

AHT
AHT
AHT

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adifeko Administrazio Kontseiluak gaur onartutakoaren arabera, Espainiako Gobernuak 17 milioi euro bideratuko ditu Euskal Y-aren muntaketa zentroa egitera. 12 hilabeteko epean egin beharko da zentroa, Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak jakitera eman duenez.

Gasteizen eraikiko dute muntaketa zentroa, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio arteko zatitik gertu, eta abiadura handiko trena muntatzeko gunea eta materiala batzeko biltegia izango ditu. Hamar hektareako eremua hartuko du.

Trenbidea eraikitzeko materiala bertatik aterako da, eta lotura zuzena izango du Adifek materiala garraiatzeko Jundiz industrialdean duen gunearekin. Besteak beste, kamioien sartu-irtenerako bide bereziak eraikiko dira zentro horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Euskal Y Renfe albisteak Gorbeialdea gaur