Ekonomia -

Industriaren egoera Euskadin

Tapia: 'Inoizko markarik onena lortu dute esportazioek 2014an'

22.244 milioi eurokoak izan ziren, 2013an baino ia % 10 gehiago. Euskadiko 21 clusterrek euren fakturazioa hobetzea espero dutela nabarmendu du sailburuak.

Euskadiko 21 clusterrek 2015eko fakturazio datuak hobetzea espero dutela azpimarratu du Tapiak. EFE
Euskadiko 21 clusterrek 2015eko fakturazio datuak hobetzea espero dutela azpimarratu du Tapiak. EFE
Egungo Euskadiko egoera ekonomikoa itxaropentsua dela dio Tapiak

01:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburuak nabarmendu duenez, euskal industriaren esportazioek "inoizko markarik onena" lortu dute 2014an, 2013arekin alderatuta, % 9,9 hazita. Tapiaren hitzetan, 22.244 milioi euro izan ziren guztira , hau da, euskal ekoizpenaren % 33 atzerrian saltzen da (% 41, manufaktura industriaren kasuan).

Industria Egoeraren Behatokiaren bileran izan da Tapia. Batzarrean 2014an Euskadin dauden 21 clusterrek lortutako emaitzak eta 2015erako  aurreikuspenak eman dituzte jakitera.

Behatokiaren datuen arabera, 21 elkarteek hobetu egin dituzte euren negozio aurreikuspenak. Sektore aeronautikoari dagokionez, fakturazioa % 8,2 hazi zen iaz, eta automozioarena %5 igotzea espero dute 2'015ean.

Itsas industriari dagokionez, % 3ko hazkundea izan du, 2.105 milioi fakturatuta. Habic ekipamendu, egur eta diseinuaren clusterrak 1.180 milioi euroko negozio bolumena erdietsi du 2014an, eta 2015ean hazten jarraitzea aurreikusi dute.

"Eraikuntza sektorea ere, gora"

Gainerakoan, manufaktura industriaren enpresen % 57 eskari gehiago espero dituzte 2015 erdialderako. Etxetresnen fakturazioa, halaber, % 7,8 igo da. Trenbideen alorrean, eskariak % 10-15 artean hazi ziren 2015eko lehen hiruhilekoan. Krisiak gehien kaltetutako ikus entzunezko eta eraikuntza sektorean ere egoerak hobera egin du.

"Datuak oso positiboak dira. 2015koek datu makroekonomikoak berretsi dituzte. Asko sufritu duen eraikuntza sektorea ere hazi da, hazkunde apala izan da, baina hazkundea, azken finean", nabarmendu du Tapiak.

Esportazioen bilakaera nabarmendu du Tapiak, eta iaz markak hautsi zituztela erantsi du, 22.000 milioi eurorekin. Gauzak horrela, EAEko produkzioaren % 33 kanpoan saltzen da.

Berrikuntzaren Europako Adierazleak goiko tokietan kokatu du Euskadi berrikuntzaren alorrean, baina ez “liderren” artean, Tapiak gaineratu duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Industria sektorea