Ekonomia -

Energia eolikoa

Gamesak 50 haize-sorgailu egingo ditu Txinako enpresa batentzat

Hebei probintziako (Pekin iparraldea) hornitzaile handienari 100 megawatteko azpiegitura eolikoa salduko dio euskal konpainiak.

Gamesa
Gamesa
Gamesa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa energia eolikoaren euskal enpresak beste kontratu bat erdietsi du Txinako enpresa batekin. Hala, 50 haize-sorgailu egingo ditu Hebei probintziako (Pekin iparraldea) hornitzaile handienarentzat, Hebei Construction-Investment Group (HCIG) enpresarentzat.

Euskal konpainiak 100 MW-eko potentziadun azpiegitura eolikoa martxan jarri beharko du 2015eko amaierarako Fengdianzhiqingko parkean, G97-2.0 motako turbinekin.

Gamesak 3.626 MW potentziako hainbat instalazio jarri ditu martxan Txinan eta 900 MW-eko beste batzuk kudeatzen ditu.   

2008tik, 250 MW-eko hainbat kontratu sinatu ditu Gamesak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Txina Multinazionalak albisteak Siemens Gamesa Renewable Energy Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zamudio Euskal enpresak azken ordukoa EAE albisteak