Ekonomia -

Euskal enpresak

CAFek 83 milioiko kontratua lortu du Luxenburgon

Euskal enpresak 21 tranbia egingo ditu Luxtram konpainiarentzat.

21 tranbia egingo ditu CAFek Luxtramentzat. Argazkia: Luxtram
21 tranbia egingo ditu CAFek Luxtramentzat. Argazkia: Luxtram
21 tranbia egingo ditu CAFek Luxtramentzat. Argazkia: Luxtram

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresak 83 milioi euroko kontratua izenpetu du Luxtram Luxenburgoko konpainiarekin 21 tranbia egiteko.

Beasainen egoitza duen euskal enpresa Alstom eta Stadler konpainiekin lehiatu da kontratua lortzeko. Azkenean, CAFen alde egin du Luxtramek, kalifikazio tekniko onena lortu eta finantza proposamen "onuragarriena" proposatu duelako, Luxtramek ohar batean adierazi duenez.

Tranbia bakoitzak 450 bidaiari eramateko gaitasuna izango du, eta lehen unitateak 2016ko lehen hiruhilekorako izan beharko ditu prest, tranbiaren lehen tartea 2017ko bigarren seihilekorako martxan jartzea aurreikusi baitute.

Kontratu hau izenpetuta, nazioartetik jasotako eskarien kopurua handitu eta Europako garraiobideetan duen presentzia areagotu du euskal tren fabrikatzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Europa Lana berriak CAF bideoak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Beasain Gaurko azken ordukoa Industria albisteak