Ekonomia -

Kontratua

Egiptori 110 aire-sorgailu salduko dizkio Gamesak

220 megawatteko azpiegitura eolikoa instalatu eta martxan jarri beharko du euskal enpresak.

Haizesorgailua
Haizesorgailua
Haizesorgailua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gulf of El Zayten, Itsaso Gorriaren kostaldean, eraikiko duten parke eolikoko 220 megawatteko 110 aire-sorgailu salduko dizkio Gamesak Egiptori.

Parke eolikoa martxan jartzeko beharrezkoa den azpiegitura zibil eta elektrikoa eraiki eta hura hiru urtez kudeatzeko akordioa ere sinatu du euskal enpresak.

Aire-sorgailuak 2015eko irailerako egon beharko dira prest eta parkea 2017ko bigarren seihilekoan egon beharko da martxan, Espainiako Balore Merkatu Batzorde Nazionalak ohar batean jakinarazi duenez.

Gamesak 2004an lortu zuen bere aurreneko kontratua Egipton. Zafaranako parke eolikorako haize-sorgailuak egin zituen. Ordudanik, 600 MW potentziako hainbat instalazio jarri ditu martxan, eta 500 MW-eko beste batzuk kudeatzen ditu.

Egipton ez ezik, Tunisian, Marokon, Aljerian, Mauritanian eta Kenian ere lan egiten du Gamesak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak multinazionalak Siemens Gamesa Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Zamudio albisteak Egipto gaur