Ekonomia -

Langabezia datuak

Erkoreka: 'Hasi dira euskal enpresak lanpostuak sortzen'

Industria alorrean gertatu da jaitsiera handiena (% 3koa, hain zuzen ere). “Industrian sortzen diren lanpostuak egonkorragoak direla kontuan hartuta, datu oso baikorra da”, gaineratu du.

ErredakzioaE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroko langabezia datuak “baikorrak” dira, Jaurlaritzaren iritziz, eta euskal enpresak “lanpostuak sortzen hasi direla" erakusten dute, Josu Erkoreka Gobernuko bozeramailearen hitzetan. Datuak “zuhurtziaz” hartu dituen arren, Jaurlaritzak eutsi egin dio 2015ean enplegu garbia sortzeko erronkari.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak azaroko datuen balorazioa egin du. EAEn, 2.093 pertsonatan jaitsi da langabezia azken hilabetean.

Langabeziaren aurkako borroka Jaurlaritzaren “lehentasunen artean” dagoela berretsi du Erkorekak. Hortaz, gaurko datuekin pozik agertu da bozeramailea, “euskal enpresak enplegua sortzen hasi baitira”.

Industria alorrean gertatu da jaitsiera handiena (% 3koa, hain zuzen ere). “Industrian sortzen diren lanpostuak egonkorragoak eta kalitate handiagokoak direla kontuan hartuta, datu oso baikorra da”, gaineratu du.

azaroa langabezia

EAEko azaroko langabezia-datuak. Argazkia: eitb.eus

Espetxe-politika

Bestalde, Rajoy eta Hollanden arteko atzoko bilerak emandakoaz, Jaurlaritzak ez duela informazio berezirik esan du Josu Erkorerak.

Frantzian diren ETAko presoak espainiaratzea, Europako araudiaren aldaketaren ondorio logikoa dela esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak.

Hollandek Frantziako espetxe-politika “denentzat berdina” zela esan zuen atzo, eta, ildo horretatik, Jaurlaritzak azpimarratu du salbuespen neurriekin bukatzea eskatzen duela Urkulluren Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Langabezia Euskal Herrian Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana albisteak Enpresen albisteak