Ekonomia -

Industria

Jaurlaritzak beste Renove Plan bat onartuko du makina-erreminta arloan

2015. urtean onartuko du, hain zuzen ere, Juan Ignacio Garcia de Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak iragarri duenez.

Makina-erremintari buruzko biurtekoa, BECen. EFE
Makina-erremintari buruzko biurtekoa, BECen. EFE
Elgoibar inguruan ekoizten da Euskadiko makina erremintaren erdia

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak beste Renove Plan bat onartuko du hurrengo urtean, makina-erremintaren arloan, Juan Ignacio Garcia de Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak iragarri duenez.

Elgoibarko (Gipuzkoa) makina-erremintaren mendeurren ekitaldian egin du iragarpena Motiloak.

Alfredo Etxeberria alkateak ekitaldian adierazi duenez, "Elgoibarrek makina-erremintaren arloan erreferente izatea lortu du, makina eskaintza, teknologiaren garapena, iritsitako merkatuak eta talentu sorkuntza kontuan hartuta".

Ekitaldian, Asmaola+ saria entregatu dute. Gazteei zuzenduta dago, eta aurten Asier Lizarralderi eman diote, zuhaitzak mozteko makina bat diseinatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Elgoibar albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Industria gaur