Ekonomia -

2015eko Aurrekontuak

Bizkaiak 1.570 milioiko Aurrekontua izango du, iaz baino % 4,6 gehiago

Berez, 7.252,2 milioi euro izango ditu, baina Jaurlaritzari 4.416 milioi eman behar dizkio Aldundiak; hortaz, 1.570 milioi izango ditu datorren urtean kudeatzeko.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Bizkaiko Aldundiak 1.570 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak 7.252,2 milioi euroko Aurrekontua aurkeztu du gaur, 2015. urteari begira. Iazkoarekin alderatuz, % 4,8 igo da Aurrekontua, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak zehaztu duenez. Aldundiak 1.570,9 milioi euro izango ditu kudeatzeko.

Bilbaok gaur goizean aurkeztu du egitasmoa, eta datorren urteko aurrekontuak “egungo egoerari egokitutakoak” direla azpimarratu du. “Zentzuzkoak eta sinesgarriak dira”, aipatu du.

Aurrekontuak onartu ahal izateko, oposizioko talderen baten abstentzioa beharko du, gutxienez. Horregatik, alderdiekin bilera-sorta egingo duela iragarri du Jose Luis Bilbaok. Sozialistek “lehentasuna” izango dutela azaldu du, baina PPkoekin eta EH Bildurekin ere Aurrekontuak adosten saiatuko direla gaineratu du Bizkaiko agintariak.

Aurrekontuen zatirik handiena, 4.416 milioi euro, Bizkaiak Jaurlaritzari egin behar dizkion ekarpenak dira (iaz baino % 4,7 gehiago).

Hortaz, horiek kenduta, Aldundiak 1.570,9 milioi izango ditu kudeatzeko, iaz baino % 4,6 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Arabako Foru Aurrekontuak