Ekonomia -

Industria plana

2020an industria ekonomiaren % 25 izatea du helburu Jaurlaritzak

Gasteizko Gobernuak 'Basque Industry 4.0' plana aurkeztuko du asteazkenean, "laugarren industria iraultza" gauzatzeko.

Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu
'Laugarren iraultza industrialerako baliabide guztiak jarriko ditugu'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "baliabide guztiak" bideratuko ditu "laugarren industria iraultza" gauzatzeko, hau da, "lantegi adimenduena".

Urkulluk Ormaiztegin (Gipuzkoa) egin ditu adierazpenok, Irizar enpresaren 125. urteurren ekitaldian. Horrekin batera, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua ere izan da bertan.

Lehendakariak aurreratu duenez, Jaurlaritzak 'Basque Industry 4.0' plana aurkeztuko du asteazkenean, "lantegi adimenduen laugarren industria iraultza" sustatzeko. Helburua, 2020. urtean industriaren sektorea EAEko ekonomiaren % 25 izatea.

"Gobernuak baliabide guztiak bideratuko ditu iraultza honetara, Euskadin eta Euskaditik kanpo; Europako eskualde industrializatuekin lanean ari gara, Vanguard ekimenaren parte gara, teknologia adimendunak Europako industria eta berrikuntza planetan barneratzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Industriaren azken ordukoak