Ekonomia -

Zumarraga

Arcelorrek 'malgutasuna' proposatu du lanaldietan, itxiera ekiditeko

Zuzendaritzaren ustez, etorkizuna hiru zutabetan oinarrituta dago: malgutasuna lanaldietan, lan karga handiagoan eta produktuaren kalitate hobea bezeroen arretarako.

Arcelorrek Zumarragan duen fabrika. EiTB
Arcelor Zumarraga EiTB
Arcelorrek Zumarragan duen fabrika. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittaleko zuzendaritzak Zumarragako (Gipuzkoa) lantegiko enpresa-batzordeari lanaldietan “malgutasun” neurriak adostea proposatu dio, aldi baterako itxiera ekiditeko, Enrique Baratta CCOO sindikatuko kideak jakitera eman duenez.

Multinazionaleko ordezkariek eta Zumarragako fabrikako langileek bilera bat izan dute arratsaldean, eta, bertan, ez dute proposamenik idatziz aurkeztu, esan du Barattak, Gipuzkoan CCOO sindikatuko Industria Federazioko arduradunak. Bileran batzordeko aholkulari moduan parte hartu du.

Zuzendaritzaren ustez, Zumarragako altzairutegiaren etorkizuna hiru zutabetan oinarrituta dago: malgutasuna lanaldietan, lan karga handiagoan eta produktuaren kalitate hobea bezeroen arretarako.

Azkeneko biak langileei ez dagozkien zereginak direla azaldu du, eta, lehenari buruz, “elkarrizketarako prest” agertu da.

"Itxaropentsu samar irten gara"

“Aldi baterako itxierari dagokionez, itxaropentsu samar irten gara”, nabarmendu du sindikatuko buruak.

Bilera horretan jorratutako gaien berri eman behar dietela langileei adierazi du. ELA, UGT eta LAB sindikatuetako arduradunak ere izan dira bertan. CCOOk ditu ordezkari gehien.

Barattaren hitzetan, Arcelor Mittaleko langileek dagoeneko “esfortzu handia” egin dute, duela urtebete baino gehiago soldatak % 12 jaistea eta lanaldiak igotzea onartuta.

Enpresak eta sindikatuek ez dute data zehatzik jarri datorren bilerarako. Langileen iritziaren berri izan ostean egingo da hori.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Gaurko titularrak Zumarraga bideoak Albisteak Metalgintza