Ekonomia -
Etxebizitza
Etxebizitzaren prezioak % 1,4 egin du gora EAEn
Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak % 8,6ko beherakada izan du 2014ko lehen hiruhilekoan.
Erredakzioa
Etxebizitzaren prezioak % 1,4ko gorakada izan du 2014ko lehen hiruhilekoan euskal autonomia erkidegoan, joan den urteko epealdi berearekin alderatuta. Horrenbestez, EAEn 2008tik lehen aldiz egin du gora etxebizitzaren prezioak.
Estatuko Estatistika Institutuaren Etxebizitza Prezioen Indizearen arabera, hazkunde hori etxebizitza berrien prezioak gora (% 6,3) egin izanak eragin du. Bigarren eskuko etxebizitzen prezioak, ordea, % 6,8ko jaitsiera izan du.
Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak % 8,6ko beherakada izan du urteko lehen hiruhilekoan. Joan den urteko epealdi berean, ostera, jaitsiera % 1,6koa izan zen. 2010eko bigarren hiruhilekotik izan den beherakada handiena da.
Estatuko Estatistika Institutuaren datuak aintzat hartuta, Nafarroan etxebizitza berriaren prezioak % 1,1eko beherakada izan du; bigarren eskuko etxebizitzak, aldiz, % 1,7koa.