Ekonomia -

Gipuzkoa

Eskoziarako trenak egingo ditu CAFek, 123 milioiko kontratua lortuta

Lau tren ekoitziko ditu; guztira, 72 bagoi.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF enpresa gipuzkoarrak Eskoziarako trenak ekoizteko kontratua lortu du; zehazki, gaueko ibilbide baterako egingo ditu trenak, 100 milioi liberako (123 milioi euroko) kontratu bati esker. Serco enpresa britainiarrak kudeatuko du zerbitzua, eta enpresa horrek berak eman du kontratuaren berri.

Hala, lau tren ekoiztuko ditu CAFek (guztira, 72 bagoi) eta, horiekin Londres, Aberdeen, Edinburgo eta beste hiri batzuen arteko gaueko lotura egingo dute.

Sercok ohar batean azaldu duenez, 2018ko udan bukatuko ditu CAFek trenak, eta orduan jarriko dituzte martxan. Gaueko zerbitzua eskaintzeko berariaz ekoitzitako trenak izango dira eta, estreinakoz, 'pod flatbeds' eserlekuak izango dituzte, konpartimentu txiki bihurtzen diren besaulki bereziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia berriak Gipuzkoako albisteak EAE Lana CAF bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Beasain Eguneko albisteak Industria albisteak