Ekonomia -

Lan gatazkaren amaiera

CAFeko langileek enpresa-hitzarmena onartu dute

Akordio hori 2014 eta 2015 urteetarako da, eta, besteak beste, KPIren igoera soldatetan eta osagarrietan, enplegatu kolektiboetan 35 orduen ezarpena, eta langile kopurua mantentzea jasotzen du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo, Irungo eta Madrilgo CAFeko enpresa batzordeek astelehen honetan izandako langile batzarretan, Zuzendaritzak enpresa hitzarmeneko negoziazioan egin duen azken eskaintza onartu dute. Proposamenaren alde % 80k bozkatu dute.

Bozketaren emaitzak, Beasaingo, Irungo eta Madrilgo fabrikakoak zenbatuta, honako hauek izan dira: 1.058 boto alde, 194 kontra, 60 zuri eta hiru baliogabeak.

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek babestu duten akordio hori 2014 eta 2015 urteetarako da, eta honako hauek dira puntu garrantzitsuenak: KPIren igoera soldatetan eta osagarrietan bi urteetan, langile eta enplegatu kolektiboetan 35 orduen ezarpena, errelebo kontratuaren aplikazioa, langile kopurua mantentzea, lan-erreformak ekarri dituen "atzerapausoei blindajea", eta gainontzeko ataletan Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmenari lotura.

ELAk azaldu duenez, lan-erreforma onartu zenetik, enpresa hitzarmena onartu du blindajeekin, "hori ez aplikatzeko tresna onena" bezala. Horren haritik, adierazi du CAFen "Gipuzkoako industria enpresa handiena izan arren, bere baldintzak Enpresa Akordioaren bitartez erregulatzen" direla.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Lana albisteak CAF argazkiak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Beasain albisteak Gaurko azken ordukoa Industriaren azken ordukoak