Ekonomia -

Ustezko irregulartasunak

Brasil irregulartasunak ikertzen ari da CAFekin dituen kontratuetan

Brasilgo agintariek ikerketa abiatu dute trenak eta metroak egiteko kontratuetan irregulartasunik izan den argitzeko. 18 enpresa ikertuko dituzte, CAF gipuzkoarra tartean.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Defentsa Ekonomikoaren Batzorde Administratiboak ostegun honetan jakitera eman duenez, prozesu administratiboa irekiko du 18 enpresaren erantzukizuna zehazteko, trenak eta metroak ekoizteko kontratuetan ustez izan diren irregulartasunen inguruan. CAF gipuzkoarra tartean dago.

Agintariek ikertuko dituzten enpresen artean, Alstom (Frantzia), Bombardier (Kanada), Caterpillar (AEB), Mitsui (Japonia), DaimlerChrysler (Alemania) eta Hyundai-Rotem (Hego Korea) daude.

Batzorde horren arabera, guztira 9.400 milioi errealeko balioa duten proiektuetan atzeman omen dituzte irregulartasunak.

Prozesu administratiboa irekitzea ekarri duten ikerketen arabera, enpresa horiek eta Brasilgo beste konpainia batzuek eskaintza batzuk adostu zituzten hainbat proiektu esleitzeko prozesuetan, onura guztiek izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana CAF albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Beasain Gaurko azken ordukoa Brasil Industria