Ekonomia -
2015. urtean
CAFek 37 tranbia saldu dizkio Budapesti, 90 milioiren truke
Aurreneko tranbiak 2015. urtean entregatuko ditu CAFek, eta Danubio parean doazen errailetatik joango dira, turistek gehien erabiltzen duten linean, hain zuzen ere.
Erredakzioa
CAF euskal enpresak 37 tranbia salduko dizkio Budapesteko Gobernuari 90 milioi euroren truke, gaur tokiko erakundeek jakitera eman dutenez. Skoda enpresak jarritako helegitea bertan behera utzi dute.
Aurreneko tranbiak 2015. urtean entregatuko ditu CAFek, eta Danubio parean doazen errailetatik joango dira, turistek gehien erabiltzen duten linean, hain zuzen ere.Guztira 34 metroko 25 tranbia labur eta 56 metroko 12 egingo ditu CAFek. Aire girotua, informazioa emateko sistema digitala eta segurtasun kamerak izango dituzte guztiek.
CAFek abuztuan irabazi zuen Budapesteko tranbiak egiteko lehiaketa, baina Skoda enpresak horren aurkako helegitea jarri zuen. Budapesteko erakundeek bertan behera utzi dute Skodaren errekurtsoa.