Ekonomia -

Balantzea

CAFek 91 milioi euroko etekina lortu zuen 2013an

Balantzea positiboa den arren, aurreko urtekoa baino txarragoa da, irabaziak % 8,4 murriztu baitira.

CAFen lantegia. Argazkia: EiTB
CAFen lantegia.
CAFen lantegia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF tren ekoizleak 91 milioi euroko etekin garbia lortu zuen 2013an, aurreko urtean baino % 8,4 gutxiago.

Enpresa gipuzkoarrak prentsa-agiri batean jakitera eman duenez, salmentekin eskuratutako diruaren % 6 da hori, 1.535,2 milioi euro jaso baitzituzten salmentetan, 2012an baino % 10,8 gutxiago.

Fakturazio horren % 93,2 nazioarteko merkatuari dagokio. Izan ere, gaur egun CAFek martxan ditu proiektuak Sao Paulon, Belo Horizonten, Recifen (Brasil), Triesten (Italia), Aucklanden (Zeelanda Berria), AEBn, Tallinnen (Estonia), Medellinen (Kolonbia), Helsinkin (Finlandia) eta Txileko Santiagon, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Lana CAF argazkiak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Beasain Gaurko azken ordukoa Industria sektorea gaur