Ekonomia -

Euskal enpresak

CAFek 333 milioi euroko kontratua lortu du Txileko metroarekin

Beasaingo konpainia Santiagoko metroaren linea berrien eraikuntzan parte hartuko du. Idom Bilboko enpresak ere 8 milioi euroko kontratua lortu du.

CAFek Beasainen duen lantegia. EiTB
CAFek Beasainen duen lantegia. EiTB
CAFek 185 bagoi egingo ditu Santiagoko metrorako

1:07

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko bi konpainiak, CAFek (Beasain) eta Idomek (Bilbo), kontratu garrantzitsuak lortu dituzte Txilen, Santiagoko metroaren linea berriak eraikitzeko, ETBk jakin izan duenez.

Hain zuzen ere, CAFek 450 milioi dolarreko (333 milioi euro) kontratua lortu du, Thales konpainia kanadarrarekin batera (partzuergoa osatu dute biek), 3. eta 6. linea berrien trenak eta CBTC gidatze sistema automatikoa hornitzeko, besteak beste.

Santiagoko metroak goratu egin du proiektuaren "eraginkortasun energetikoa". Izan ere, kontsumo txikiagoarekin, bidaiari gehiago garraiatzea ahalbidetuko duela zehaztu du.

Gainera, CAF-Thales partzuergoaren eskaintza "merkeena" eta "azterketa teknikoan nota altuena" lortu duena dela gaineratu du.

Bestalde, Idomi 8 milioi euroko kontratua esleitu diote, 6. lineako 10 geltokiak diseinatzeko.

Bilboko konpainiak egitura guztiak egin beharko ditu, hots, geltokien barrukoak zein kanpokoak (sarrerak, plazak, merkataritza lokalak...).

Egun, 80 pertsonak egiten dute lan proiektu honetan. Azken bi urteotan, enpresak ospitaleak eta garraio azpiegiturak egin ditu Txilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak CAF Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Beasain albisteak Gaurko azken orduko albistea Txileko Santiago albisteak Industria