Nasa

1 / 7 Hurrengoa
Ia 10 hilabete espazioan: Nazioarteko Espazio Estazioan harrapatuta dauden bi astronauten istorioa

Ia 10 hilabete espazioan: Nazioarteko Espazio Estazioan harrapatuta dauden bi astronauten istorioa

Asteartean, Boeingek gidatutako lehen misioko bi astronauta Lurrera itzultzea espero da. Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren, baina ezin izan zuten ontzi horretan Lurrera itzuli. Ondorioz, bederatzi hilabete baino gehiago eman dituzte espazioan, Lurrera noiz itzultzeok zain.

Nazioarteko Espazio Estazioan dauden astronauten itzulera ahalbidetzeko misioa abiatu da

Nazioarteko Espazio Estazioan dauden astronauten itzulera ahalbidetzeko misioa abiatu da

NASAk eta Space Xk misioa abiatu dute. Nazioarteko Espazio Estazioan dagoen Crew-10 eskifaiaren itzulera ahalbidetzeko bidali dute ontzia espaziora. Crew-10 eskifaia 2024ko ekainetik dago orbitan.

Athena espazio-zundaren misioa amaitu da, Ilargiaren krater baten barruan trebeska erori ondoren

Athena espazio-zundaren misioa amaitu da, Ilargiaren krater baten barruan trebeska erori ondoren

Posizioagatik zundaren eguzki-panelek ez dute kargatzeko aukerarik. Athena otsailaren 26an aireratu zen Kennedy Espazio Zentrotik, SpaceX konpainiako Falcon 9 kohetean.
'Blue Ghost' zunda Ilargira iritsi da

'Blue Ghost' zunda Ilargira iritsi da

Blue Ghost espazio-zunda Ilargira iritsi da, bertako lurrazpia, gainazala eta atmosfera aztertzeko, NASAren Artemis programaren baitan, hamarkadaren amaieran Lurraren satelitean giza presentzia iraunkorra ezarri ahal izateko.

NASAk ondorioztatu du YR4 asteroidea ez dela mehatxua Lurrarentzat

NASAk ondorioztatu du YR4 asteroidea ez dela mehatxua Lurrarentzat

"2024 YR4 asteroidearen inpaktu-probabilitatea % 0,004ra jaitsi da. 2032an Lurraren ondotik segurtasunez igarotzea espero da", adierazi du NASAk.
NASAk % 0,28ra jaitsi du 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua

NASAk % 0,28ra jaitsi du 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua

Zerua ilunago dagoen egun hauetan behaketa sakonagoak egiten ari dira YR4 asteroidearen nondik norakoak aztertzeko; izan ere, ilargi betearen ondorioz, ikusmena mugatuagoa izan da duela gutxira arte.
2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka talka egiteko arriskua erdira jaitsi da

2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka talka egiteko arriskua erdira jaitsi da

Otsailaren 18an, talka-arriskua % 3,1era igo zuten, NASAk tamaina horretako objektu batentzat inoiz iragarri duen handiena, baina gauean bildutako datuek % 1,5era murriztu dute probabilitatea.
2024 YR4 asteroidearen talka-arriskua inoiz iragarritako handiena da

2024 YR4 asteroidearen talka-arriskua inoiz iragarritako handiena da

NASAren arabera, 2032an 50 metroko arrokak Lurraren aurka talka egiteko probabilitatea pixka bat gehiago handitu da, % 3,1eraino.
Zer dakigu Lurrarekin talka egiteko mehatxua egiten duen asteroideaz?

Zer dakigu Lurrarekin talka egiteko mehatxua egiten duen asteroideaz?

2024 YR4 asteroideak zazpi urte barru Lurrarekin talka egiteok probabilitatea % 2,4ra igo da, 0,2 puntu gehiago ostiraleko kalkuluekin alderatuta, eta ehuneko puntu bat baino gehiago urtarrilaren amaierako kalkuluen aldean, NASAren arabera.

''Talka egiteko probabilitatea oso txikia den arren, asteroide honek hiri bat desagerraraz lezake''

''Talka egiteko probabilitatea oso txikia den arren, asteroide honek hiri bat desagerraraz lezake''

Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak dioenez, une honetan YR4 asteroideak du Lurraren aurka talka egiteko arrisku gehien, baina probabilitatea "nahiko txikia" da. "Oraingoz lasai egon gaitezke", gaineratu du Garciak.

Indautxuko Eskolako ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioarekin bat egin eta astronauta batekin hitz egin dute

Indautxuko Eskolako ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioarekin bat egin eta astronauta batekin hitz egin dute

Indautxuko Eskolak historia egin du, ARISS programa espazial ospetsuan parte hartu duen Euskadiko lehen zentro publikoa izan baita. Ikasleek galderak egin ahal izan dizkiote Sunita Williams astronautari.

Europako Espazio Agentziak martxan jarri du Lurra asteroideetatik defendatzeko lehen misioa

Europako Espazio Agentziak martxan jarri du Lurra asteroideetatik defendatzeko lehen misioa

Europako Espazio Agentziak martxan jarri du Lurra asteroideetatik defendatzeko lehen misioa. NASAk duela bi urte Dimorphos asteroidea desbideratzea lortu zuen. Orain, inpaktu haren datuak bilduko ditu, teknika hobetzeko. 

Errusiako Soyuz MS-25 espazio-ontzia Lurrera itzuli da, hainbat iraupen marka hautsita

Errusiako Soyuz MS-25 espazio-ontzia Lurrera itzuli da, hainbat iraupen marka hautsita

Ontzia Tracy C. Dyson NASAko astronautarekin eta Nikolai Chub eta Oleg Kononenko kosmonautekin lurreratu da. Kononenkok espazioan 1.000 egun egin dituen lehen gizona izatea lortu du. Horrez gain, Konenkok eta Chubek plataforma orbital horretan hegaldi luzeenaren errekorra lortu dute.

LUR-1 euskal satelitearekin konektatu du AVSk

LUR-1 euskal satelitearekin konektatu du AVSk

Bart Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean espazioratu ostean, 12:39an Euskal Herrian osorik garatutako satelitearekin bat egin du Added Value Solutions (AVS) Arabako konpainiak.
LUR-1 euskal satelitearekin konektatzen saiatuko dira eguerdian, lehen ahaleginak huts egin ostean

LUR-1 euskal satelitearekin konektatzen saiatuko dira eguerdian, lehen ahaleginak huts egin ostean

Satelitea zeraman kohetearen jaurtiketa atzeratu egin zen, eta horren eraginez, kalkuluak berregiten ari dira konexioa ezartzeko. Kasu batzuetan bi aste behar izaten dira hori lortzeko. Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean espazioratu dute, bart.
LUR-1 satelitea, lehen euskal satelitea, espazioan dago

LUR-1 satelitea, lehen euskal satelitea, espazioan dago

AVS (Added Value Solutions) konpainia arabarrak orbitan jarri du ostiral honetan LUR-1, Euskal Herrian osorik diseinatu eta garatu den lehen satelitea. LUR-1ek bereizmen handiko argazkiak bidaliko ditu.

LUR-1, aurreneko euskal satelitea, espazioratu du Falcon 9 koheteak

LUR-1, aurreneko euskal satelitea, espazioratu du Falcon 9 koheteak

Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean espazioratu dute satelitea. Ameriketako Estatu Batuetako Indar Espazialak Vandenbergen (Kalifornia) duen basetik jaurti dute kohetea, 20:56an.
Falcon 9 koheteak orbitan jarriko du gaur LUR-1, aurreneko euskal satelitea

Falcon 9 koheteak orbitan jarriko du gaur LUR-1, aurreneko euskal satelitea

Satelitea diseinatu eta garatu duen AVS enpresako Espazioko zuzendariaren esanetan, Vandenbergetik (Kalifornia) dena prest dago eta misioa Gasteiztik monitorizatuko dute. Jaurtiketa Euskal Herriko 20:56ra arte atzeratu dute.
Honelakoa da LUR-1, AVS Arabako konpainiak orbitan jarri duen lehen euskal satelitea

Honelakoa da LUR-1, AVS Arabako konpainiak orbitan jarri duen lehen euskal satelitea

AVS (Added Value Solutions) Arabako konpainiak orbitan jarri du LUR-1, Arabako Parke Teknologikoan dituen instalazioetan osorik diseinatu eta garatu den lehen satelitea.

Europak 'Ariane 6' estreinatu du, kontinentean egin den koheterik handiena

Europak 'Ariane 6' estreinatu du, kontinentean egin den koheterik handiena

Lehen misio honek kohetea probatzeko balioko du. Barruan, UARX Space enpresa galiziarraren RAMI satelite-banatzailea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren cubesat bat edo NASAren CURIE esperimentua garraiatzen ditu.

Starliner nazioarteko espazio-estaziora abiatu da

Starliner nazioarteko espazio-estaziora abiatu da

Boeing konpainiako Starliner espazio-ontzia nazioarteko espazio-estaziora abiatu da Floridako Kennedy Espazio Zentrotik. Ontzian Barry 'Butch' Wilmore eta Suni Williams astronautak doaz.

Bertan behera utzi dute Boeingen ''Starliner'' espazio-ontziaren lehen hegaldi tripulatua

Bertan behera utzi dute Boeingen ''Starliner'' espazio-ontziaren lehen hegaldi tripulatua

Boeingen lehen misio tripulatuaren jaurtiketa bertan behera geratu da aireratzeko lau minutu baino gutxiago falta zirenean. Dirudienez, jaurtiketa sekuentziadorearen atxikipen automatikoak eragin du arazoa.

Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan

Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan

Iluntasunik ez da nabarituko Euskal Herrian. Eklipsea ikusiko den eremuetan, iraganeko eklipseetakoak baino zabalagoak eta populatuagoak izanik, turista oldeak espero dituzte. Kanadan, Niagara eskualdean, esaterako, larrialdi-egoera ezarri dute inguruko segurtasuna bermatze aldera.
NASAk eta Space Xek zortzigarren misio komertzial tripulatua bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora

NASAk eta Space Xek zortzigarren misio komertzial tripulatua bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora

NASAk eta SpaceXek Nazioarteko Espazio Estaziora bidalitako zortzigarren misio komertziala Floridatik abiatu da igande honetan. Misioa hiru estatubatuarrek eta errusiar batek osatzen dute. Bi aldiz atzeratu zuten jaurtiketa, haizete bortitzengatik.

AEBko ontzi bat Ilargira itzuli da 52 urte geroago

AEBko ontzi bat Ilargira itzuli da 52 urte geroago

Milioi bat kilometro baino gehiagoko bidaia baten ondoren, Intuitive Machines enpresaren Odysseus modulua arrakastaz ilargiratu da Malapert A kraterraren ertzean, Ilargiaren hego polotik 300 kilometro ingurura.

Inoiz ikusitako zulo beltz zaharrena atzeman dute, James Webb teleskopioaren bitartez

Inoiz ikusitako zulo beltz zaharrena atzeman dute, James Webb teleskopioaren bitartez

Big Bangetik 400 milioi urtera detektatutako zulo beltzak, gainera, orain arte ezagututako erritmoa baino askoz azkarrago jaten du materia.
X-59 QueSST hegazkin supersoniko isila aurkeztu du NASAk

X-59 QueSST hegazkin supersoniko isila aurkeztu du NASAk

Eremu jendetsuetan hegaldiak egiteko asmoa du NASAk, soinua herritarrek nola hautematen duten jakiteko, gaur egun lur gaineko hegaldi supersoniko komertzialak debekatzen dituzten arauak doitzeko itxaropenarekin.

Vulcan suziria Ilargira bidean da AEBetako presidente ohien DNArekin eta ''Star Trek''eko aktoreen errautsekin

Vulcan suziria Ilargira bidean da AEBetako presidente ohien DNArekin eta ''Star Trek''eko aktoreen errautsekin

ULA enpresak Vulcan Centaur suziri berria jaurti du Floridatik, NASAren instrumentuz betetako Peregrine moduluarekin, Ilargiaren azalera aztertzeko. Peregrine izango da 50 urte baino gehiagoren buruan ilargira iritsi den lehen modulu estatubatuarra.

SpaceXek Starship kohetea jaurti du bigarrenez, baina eztanda egin du berriro

SpaceXek Starship kohetea jaurti du bigarrenez, baina eztanda egin du berriro

Ibilgailu propulsatzaileak "programatu gabeko desmuntatze arina" izan du, eta azkenean eztanda egin du. Kohete erraldoi hori jaurtitzeko bigarren saiakera izan da, apirilean ere kale egin ostean.

NASAk bihar abiatuko du misioa Psyche asteroide metalikora, eguzki-sistemako handiena

NASAk bihar abiatuko du misioa Psyche asteroide metalikora, eguzki-sistemako handiena

Espazio-ontzia prest dago 3.600 milioi kilometroko bidaia egiteko. SpaceX enpresaren Falcon Heavy kohetearekin batera jaurti ondoren, bidaia sei urtez luzatuko da, eta, ondoren, asteroidearen inguruan orbitatuko du, 2031ra arte.
NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz

NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz

Zientzialariek espero dute biziaren jatorriari eta duela 4.500 urteko eguzki sistemaren eraketari buruzko informazio berria ematea.
Bennu asteroidearen lagin bat lurreratu da, bizitzaren jatorria ikertzeko ezinbestekoa

Bennu asteroidearen lagin bat lurreratu da, bizitzaren jatorria ikertzeko ezinbestekoa

Ikusmin handiaren erdian, Bennu asteroidearen laginak dituen NASAren kapsula 08:52an (14:52 GMT) lurreratu da Utahko basamortuan (Estatu Batuak), zazpi urteko bidaiari amaiera emanez. NASAk sare sozialetan partekatutako bideoa.

NASAk asteroide baten laginak ekarriko ditu lehen aldiz Lurrera

NASAk asteroide baten laginak ekarriko ditu lehen aldiz Lurrera

Nola lortu zuen Lurrak molekula organiko eta ur likido ugari izatea, bizitzarako funtsezko bi osagai alegia? 'Osiris-Rex' misioa galdera horri erantzuten saiatuko da, molekula organikoetan aberatsa den Bennu asteroidearen konposizioa aztertuz.
Errusia, India, Txina eta AEB ilargiaren hego polora lehenengo iritsi nahian ari dira, hango izotza ustiatzeko

Errusia, India, Txina eta AEB ilargiaren hego polora lehenengo iritsi nahian ari dira, hango izotza ustiatzeko

Azken orduetan, Errusiak espaziontzi bat bidali du ilargira. Helburua, beste inor baino lehen iristea ilargiaren hego polora, bertan dauden ur izoztuak ustiatu ahal izateko. India ere asmo beraren atzetik doa, eta jakina da NASAk datorren urtean tripulazioa bidaliko duela.
Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak

Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak

Britaina Handiko 80 urteko atleta olinpiko bat, eta zozketa batean bidaia irabazi duten Antigua eta Barbudako ama- alabak dira. Mexiko Berritik aireratu duten ontzi batean, espazioa hasten den mugaraino ailegatu dira.

Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin

Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin

James Webb espazio-teleskopioak irudi berri eta ikusgarri batekin ospatu du bere lehen urtea: Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren lehen planoa.

Duela 10.000 milioi urteko unibertsoa ikertuko duen Euclid teleskopioa arrakastaz aireratu dute

Duela 10.000 milioi urteko unibertsoa ikertuko duen Euclid teleskopioa arrakastaz aireratu dute

Europako Agentzia Espazialak Euclid teleskopioa aireratu du larunbat honetan, AEBko Cañaveral Lurmuturretik. Unibertsoaren 3D mapa handiagoa eta zehatzagoa sortzea eta duela 10.000 milioi urteko galaxiak zelakoak ziren ezagutzea izango ditu helburu.

 JUICE ontziko lehen 'selfie'-ak iritsi dira

JUICE ontziko lehen 'selfie'-ak iritsi dira

Joan den apirilaren 14an hasi zen JUICE misioko tripulatzaileek lehen argazkiak bidali dituzte.

Jupiterrera bidean da Juice misioko Ariane 5 kohetea

Jupiterrera bidean da Juice misioko Ariane 5 kohetea

Egun bateko atzerapenaren ondoren, koheteak Jupiterrera eramango du Europako Espazio Agentziaren (ESA) Juice zunda. Bere zeregina planeta horretan eta bere hiru ilargi ozeaniko handitan (Ganimedes, Kalisto eta Europa) behaketa zehatzak egitea izango da, hauetan ur likidorik ba ote dagoen jakiteko.

Bigarren saiakera Jupiterrerako JUICE misioarentzat

Bigarren saiakera Jupiterrerako JUICE misioarentzat

Gaur berriro saiatuko da Europa JUICE misioa Jupiterrera jaurtitzen, atzoko atzerapenaren ostean.
1 / 7 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen