Agintariak aukeratutakoek profil komuna dute: leialtasun osoa erakutsi diote, irmo babestu dituzte haren neurri polemikoenak eta presentzia ona dute telebistan.
Hautagai errepublikanoak ziurtatu du "konfiantza handia" duela hauteskunde gauerako eta ziur dagoela erraz irabaziko duela, inkestek parekotasun handia egongo dela esan arren.
Manhattango Fiskaltzari dagokio Trump deitzea auzipetzearen berri emateko. Orduan ezagutuko dira leporatzen dizkioten karguak. Golf txapelketa batean ezagutu ziren Trump eta Stormy Daniels, Melania haurra izan berri zegoenean.
Erabiltzen ari diren gainontzeko txertoak ez bezala Johnson&Johnsonena dosi bakar batean ematen da, eta % 86ko eraginkortasuna frogatuta dauka gaitzaren kasu latzenen aurka.
"Gogora gaitzazue", esan du. "Oztopoak oztopo, dena eman dut. Beti borrokatu dut zuen alde. Begira egongo naiz. Entzuten egongo naiz", adierazi du azken agerraldian.
Donald eta Melania Trumpek Etxe Zuria utzi dute dagoeneko Marine One presidentearen helikopteroan, Joe Biden demokratak kargua hartu baino ordu batzuk lehenago.
Melania Trump AEBko lehen damak agur mezu bat zabaldu du, eta "gorrotoaren gainetik maitasuna" eta "indarkeriaren gainetik bakea" aukeratzeko eskatu die estatubatuarrei.
Twitterren alternatibak Amazonen, Appleren eta Googleren euskarriak galdu ditu. Sare sozial honek askatasun osoa ematen dio erabiltzaileari edozein motatako edukiak partekatzeko orduan.
Bestalde, Instagramek eta Facebookek debekua gutxienez Trumpen agintaldia bukatu arte luzatu dute. Bera eta bere boto-emaileak “isilaraztea” leporatu dio Trumpek Twitterri.
Arbuioa aho batekoa eta berehalakoa izan da. Munduko buruzagi eta erakunde nagusiek harridura eta sumindura azaldu dute Trumpen jarraitzaileen jarreraren aurrean.
Trumpen inguruko dozenaka aholkulari eta kide kutxatu dira covid-19az pandemia hasi zenetik, eta presidentea bera eta Melania Trump haren emazteak ere izan zuten covid-19a urri hasieran.
Inkestek Biden jotzen dute irabazle, baina demokratak ez dira fio. Duela lau urte ere inkestak Hillary Clintonen aldekoak ziren eta ezustean Donald Trump Etxe Zurira iritsi zen.
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan estatuak dira garrantzitsu, boto-emaileen kopurua baino gehiago, eta bakar batek markatu dezake hautagaietako baten aldeko edo kontrako aldea.
Gaixotasunari "beldurrik ez" izateko eskatu du presidente estatubatuarrak, baina medikuek ohartarazi dute ospitaletik ateratzeak ez duela esan nahi "arriskutik kanpo" dagoenik.
AEBko presidentea Walter Reed ospitale militarretik atera da, auto baten barrutik inguruan zeuden jarraitzaileak agurtzeko. Segurtasun taldeko bi kiderekin batera zihoan, segurtasun-distantzia gorde gabe.
Koronabirusean positibo eman eta ospitaleratuta dagoen honetan, "datozen 48 orduak kritikoak" izango direla jakinarazi die Etxe Zuriko "iturri batek" kazetariei.
Hala jakinarazi die Etxe Zuriak hainbat kazetariri. Bertsio horrek ez du zerikusirik lehen mediku-txostenak zabaldutakoarekin: sukarrik ez duela, oxigenorik ez duela behar eta lanean ari dela.
Gertuko aholkulari batek gaixotasuna duela jakin ostean egin diete PCR proba AEBko presidenteari eta horren emazteari, eta biak kutsatuta dauela baieztatu dute.
Alderdi Errepublikanoaren Batzar Nazionaleko bigarren egunean, Trumpen alde bozkatzeko eskatu die herritarrei, "ekonomiarik handiena eta inoiz ezagutu den herrialderik indartsuena bueltan izateko".
G7ko buruzagieen bikoteak Ezpeletan pasa dute goiza. Bertako pilotariekin ere izan dira, ardoa dastatu, herria ezagutu... eta bukatzeko, Arnaga etxean egin dute bazkaria.
Batzarrak aurrera doaz, G7ko goi-bilkuraren bigarren egunean Biarritzen; eta buruzagien bikotekideak Ezpeltan pasa dute goiza. G7aren aurkako protestak ere gero eta gehiago dira.
AEBko presidentearen aurretik, Shinzo Abe japoniar lehen ministroa heldu da eta atzo berriz, Justin Trudeau eta Emmanuel Macron. Gainerakoak arratsaldean helduko dira guztiak iluntzean elkartzeko.
"Zerbait egin" eta "Haurtxo bat izateari utzi, NRAri (Erriflearen Elkarte Nazionala) aurre egin" irakur zitekeen kartel batzuetan. Gainera, "Baby Trump" izenekoa jarri dute manifestariek.
"Khanek Bill de Blasio gure New Yorkeko alkate ergel eta ezgaia gogorarazten nau, alkatetzan ere lan negargarria egin duelako, baina ez da hura bezain garaia", adierazi du AEBko presidenteak.
Gaur itzuli dira lanera soldatarik gabe zeuden 800.000 langileak. Sentsazio gazi-gozoarekin bueltatu dira, beste gobernu itxiera baten mehatxuak hor jarraitzen duelako.
Gabonak direla eta, haurrekin telefonoz hitz egiten ari zela, zazpi urteko ume bati ea bere adinean oraindik ere Santa Clausengan sinesten duen galdetu dio.