Gipuzkoa

1 / 30 Hurrengoa
Alex Mozas: ''Artalekuren bultzadarekin lauko finalarekin amets egin dezakegu''

Alex Mozas: ''Artalekuren bultzadarekin lauko finalarekin amets egin dezakegu''

Bidasoa-Irun taldeko entrenatzailea itxaropentsu agertu da Europako Ligako lauko finalera sartzeko. Horretarako bere taldeak datorren asteartean gol bateko desabantaila irauli beharko du Artalakun, Melsungen Alemaniako taldearen aurka.

Bidasoak gol bakarrarengatik galdu du Alemanian, eta Artalekun izango du lauko finalerako sailkatzeko aukera

Bidasoak gol bakarrarengatik galdu du Alemanian, eta Artalekun izango du lauko finalerako sailkatzeko aukera

Alex Mozasen mutilek 28-27 galdu dute Mensungen Alemaniako taldearen kantxan; hartara, kanporaketa bizi-bizirik dela ekingo diote datorren asteartean jokatuko den itzulerako lehiari.
EAEko Auzitegi Nagusiak epaia berehala betetzeko agindu du, eta Multikirola ez da derrigorrezkoa Gipuzkoan

EAEko Auzitegi Nagusiak epaia berehala betetzeko agindu du, eta Multikirola ez da derrigorrezkoa Gipuzkoan

Horrela, gaurtik aurrera ez da derrigorrezkoa 13 urtetik beherakoek Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako multikirol programan parte hartzea kirol klub batean izena eman ahal izateko.
AP-8 autobidean auto-ilara luzeak daude mugan, kamioi asko pilatu direlako

AP-8 autobidean auto-ilara luzeak daude mugan, kamioi asko pilatu direlako

Era berean, AP-8 autobidean auto-ilarak daude lanengatik, 61. kilometroan, Mendaro parean, Irungo noranzkoan.
Rocio Candal izango da Eibarren emakumeen futboleko arduraduna datorren denboralditik aurrera

Rocio Candal izango da Eibarren emakumeen futboleko arduraduna datorren denboralditik aurrera

Galiziarrak bi urterako kontratua sinatu du klub armaginarekin. Jordi Torres ordezkatuko du karguan.
Senatuak behin betiko onartu du Kontzertu Ekonomikoaren erreforma, Voxen aurkako boto bakarrarekin

Senatuak behin betiko onartu du Kontzertu Ekonomikoaren erreforma, Voxen aurkako boto bakarrarekin

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak bere ekonomia eta finantza autogobernua areagotuko du, 14 zerga gehiago araututa, horien artean BEZa. Kongresuan gertatu zen bezala, Senatuak ere bide azkarretik izapidetu du araua, irakurketa bakarrean.
Imanol: ''Derbia da, haientzat oso partida garrantzitsua da, baina guretzat ere bai''

Imanol: ''Derbia da, haientzat oso partida garrantzitsua da, baina guretzat ere bai''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Alavesen aurka apirilaren 23an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.

Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa. Norgehiagoka gaur jokatuko da, 18:45ean, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Eibarrek 2-2 berdindu du Malagarekin, Ipuruan

Eibarrek 2-2 berdindu du Malagarekin, Ipuruan

Armaginek puntu bat eskuratu dute Andaluziako taldearen kontra jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partidan.
Aste Santuko Itzulera Operazioak trafiko handia aurreikusten du Pazko Astelehen honetarako

Aste Santuko Itzulera Operazioak trafiko handia aurreikusten du Pazko Astelehen honetarako

Segurtasun Sailak arreta bereziz gidatzeko eskatu du, besteak beste, A-8 autobidean, Kantabriako mugan; AP-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan; eta A-1 eta AP-1 errepideek bat egiten duten tokian, Armiñongo lotunean.
Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan

Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan

Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Larreatarrak, apirilaren 27ko 'Helmuga' saioko protagonistak

Larreatarrak, apirilaren 27ko 'Helmuga' saioko protagonistak

Aimar Larrea, Ibai Larrea eta Ekain Larrea anaiak eta korrikalariak dira. Antzuolatarrak protagonista izango dira igande honetako Helmuga saioan.

Ikerketak zabalik jarraitzen du Irunen igandean hil zen gizonaren harira

Ikerketak zabalik jarraitzen du Irunen igandean hil zen gizonaren harira

Gizonezko bat hil zen igande goizaldean Cipriano Larrañaga kalean, ustez beste batek eraso eginda.
Realak eta Vila-realek puntuak banatu dituzte, partida ero batean (2-2)

Realak eta Vila-realek puntuak banatu dituzte, partida ero batean (2-2)

"Urpekari horiaren" eta talde txuri-urdinaren arteko norgehiagoka berdinketan amaitu da (2-2), Castelloko taldeari hiru gol baliogabetu eta gero. Neurketako golegileak Mikel Oyarzabal (2 gol) izan da Realarentzat, eta Yeremy eta Gueye etxeko taldearentzat.

Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari da Irunen

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutako ikertzeko. Biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.
Zaparradek eta haizeak hegaldiak atzeratzea eta prozesioak bertan behera uztea eragin dute

Zaparradek eta haizeak hegaldiak atzeratzea eta prozesioak bertan behera uztea eragin dute

Adituek iragarri bezala, ostiral arratsaldean sartu da frontea, eta mendebaldetik ekialdera lurralde osoa zeharkatu du bidean zaparrada handiak eta 100 km/h-tik gorako haize-boladak utziz. Asteburu osoan jarraituko dute euri kontuek.
Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)

Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)

Talde txuri-urdinak eta armaginek berdindu egin dute ostiral honetan Zubietan, golik gabe bukatu den euskal derbian. Aukerak txuri-urdinek izan dituzte batez ere, baina Eibarrek egindako defentsa lana sendoa izan da.
Garganta de los Infiernos arroilan galdutako Gipuzkoako hainbat mendizale erreskatatu dituzte

Garganta de los Infiernos arroilan galdutako Gipuzkoako hainbat mendizale erreskatatu dituzte

Galdutako hiru emakumeek eta gizonak ez zuten elkar ezagutzen, baina desorientatuta zeudela ikusita, taldean batu ziren, eta elkarrekin egon ziren erreskatatu zituzten unera arte.
Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''

Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''

María Eraunzetamurgil IDK Euskotreneko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Donostiako taldeak Ensinoren aurka jokatuko duen Endesa Ligako azken jardunaldiko partidari buruz. IDK Euskotrenek mailari eustea du jokoan. (adierazpenak gaztelaniaz)

''Uste dut erabateko akatsa dela historikoki egin diren akats berberak berriro egitea''

''Uste dut erabateko akatsa dela historikoki egin diren akats berberak berriro egitea''

Erresuma Batuko Gorenak ebatzi du soilik emakume jaiotakoak direla legalki emakumeak eta, beraz, emakume transak baztertu ditu. Aitzole Araneta sexologo eta berdintasun teknikariak uste du atzera pausoa dela. Nolanahi ere esan du Euskal Herria trans emakumeentzako "babeslekua" dela.

Reala-Eibar euskal derbia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Reala-Eibar euskal derbia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

F Ligako 26. jardunaldiko norgehiagoka Zubietan jokatuko dute, ostiral honetan, 12:00etatik aurrera.
EH Bildu eta EH Bai: Aberri Eguna burujabetzaren bidean aurrera egiteko txanpa izatea nahi genuke

EH Bildu eta EH Bai: "Aberri Eguna burujabetzaren bidean aurrera egiteko txanpa izatea nahi genuke"

Datorren igandean Donibane Garazain eta Iruñean antolatu dituzten mobilizazio eta ospakizunetan porte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Rezustak kontratua berritu du Asperekin 2028ko martxoara arte

Rezustak kontratua berritu du Asperekin 2028ko martxoara arte

Beñat Rezustak eta Aspek 2028ko martxoaren 31ra arte luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. Hala, bada, Bergarakoak beste hiru urtez jarraituko du Eibarko enpresan.
Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua, pentsatzen nuenerako''

Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua, pentsatzen nuenerako''

Datorren denboraldian Reala utziko duela iragarri ostean, Jose Luis Sanchez Verak erabakia azaldu du hedabideen aurrean. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Jose Ramon Bengoetxeak aurrekontu gehiago eskatu du EHUko azpiegiturak indartzeko

Jose Ramon Bengoetxeak aurrekontu gehiago eskatu du EHUko azpiegiturak indartzeko

EHUko errektoreak aurreikusi duenez, milioi bat eta bi milioi euro gehiago beharko dira eraikinetan dauden arazoak konpontzeko. EH Bildu, PP eta Sumar alderdiekin bildu da asteazken honetan Bengoetxea, eta horrela amaiera eman dio alderdi politikoekin egindako bilera-sortari.
Brais Mendez: ''Gure baitan dago berriz klubean historia egitea''

Brais Mendez: ''Gure baitan dago berriz klubean historia egitea''

Brais Mendez Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du Zubietan. Lesioaren ostean nola dagoen azaltzeaz gain, taldean denboraldi amaiera nola bizi duen zehaztu du.

Carmen Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte

Carmen Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte

Aurrelari salamancarrak armaginen aurrealdea sendotzen jarraituko du, neguko merkatuan Eibarrera itzuli zenetik egin duen moduan.
Bertan behera geratu dira Gipuzkoako Avanzako lanuzteak, deialdiaren jakinarazpenean forma akatsa egin baitzen

Bertan behera geratu dira Gipuzkoako Avanzako lanuzteak, deialdiaren jakinarazpenean forma akatsa egin baitzen

Gipuzkoako autobus zerbitzuetan (Lurraldebus) Aste Santurako deitu zituzten sei greba egun ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek, apirilaren 16tik 22ra. Nolanahi ere, langileen ordezkariek adierazi dute aldarrikapenekin aurrera jarraituko dutela, eta, laster jakinarazituko dituztela mobilizazio berriak.
Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako Lauko Finalak hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak irailean. Donostiako Udalak eta Eraman enpresak 2027ra arteko akordioa sinatu dute.
Donostiako Carmelo Balda, zesta-puntaren erreferente izango da

Donostiako Carmelo Balda, zesta-puntaren erreferente izango da

Datozen hiru urteetako Jai Alai Leagueko azken faseak Donostian jokatuko dira. Beraz, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako 2025, 2026 eta 2027 urteetako Lauko Finalak Carmelo Balda frontoian jokatuko dira.

Realak lortuko al du Europarako txartela?

Realak lortuko al du Europarako txartela?

EA Sports Liga bukatzeko 7 jardunaldi falta dira; txuri-urdinak sailkapeneko 9. postuan daude 41 punturekin. Celta eta Mallorca daude 7. eta 8. postuetan hurrenez hurren. Hori ela eta, realzaleei galdetu diegu Realak lortuko ote duen Europarako txartela.

LABek salatu du Osalanen ikastaroetan "jarrera matxistak, arrazistak eta antisindikalak" izan direla

Sindikatuak kritikatu duenez, Osalan, "gaia argitu eta erantzukizunak eskatu" beharrean, "gertatutakoa ezkutatzen" saiatu zen. Gertatutakoak erantzukizun politikoak dituela uste du LABek, eta "formakuntzaren publifikazioa" eskatu du.
Arana, Realaren aurkako derbiari buruz: ''Derbiak beti dira bereziak, eta irabaztera aterako gara''

Arana, Realaren aurkako derbiari buruz: ''Derbiak beti dira bereziak, eta irabaztera aterako gara''

Eider Arana Eibar taldeko jokalariak, armaginek Realaren aurka Zubietan apirilaren 18an jokatuko duten F Ligako 26. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

Klub txuri-urdinak webgunean argitaratutako ohar baten arabera, denboraldia amaitzean utziko du taldea, ekainaren 30ean.
Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Donostiako Carmelo Balda frontoiak hartuko ditu Jai Alai Leagueko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako Lauko Finalak datozen hiru urteetan. 2025ko Jai Alai Leagueko azken fasea irailean jokatuko da.

Donostiako Altza auzoko banketxe batean lapurreta egin dute

Ertzaintzak ikerketa abiatu du goizean izandako lapurretari buruz.
Mendilibar eta Dani Garcia, Greziako ligako txapeldunak Olympiakosekin

Mendilibar eta Dani Garcia, Greziako ligako txapeldunak Olympiakosekin

José Luis Mendilibar Zaldibarreko entrenatzaileak eta Dani garcia Zumarragako jokalariak Greziako Superliga irabazi dute Atenaseko taldearekin.
Asteazken honetan hasiko da EAEn Irteera Operazioa: 532.000 joan-etorri aurreikusi dira

Asteazken honetan hasiko da EAEn Irteera Operazioa: 532.000 joan-etorri aurreikusi dira

Trafiko Zuzendaritzak iaz baino zifra handixeagoak aurreikusi ditu, eta eguraldi aldakorraren aurrean zuhurtzia eskatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8a, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).
Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzinamendua du eta arriskuak

Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzinamendua du eta arriskuak

Higiezinen agentzien atariek gero eta pisu gehiago iragartzen dituzte "legez kanpoko kupatzaileekin" salgai, eta negozio hori Euskal Herrira ere iritsi da. Idealistaren arabera, Estatuan okupatutako 20.000 etxebizitza daude salgai; 150 EAEn eta 68 Nafarroan.

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

Jardunaldi bakarra falta da Endesa Ligako fase erregularra bukatzeko. Arabako eta Gipuzkoako taldeak sailkapeneko azken-aurrekoa eta azken-hirugarrena dira hurrenez hurren; hala, bada, salbazioa izango dute jokoan, apirilaren 19an.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen