UZEI terminologia eta lexikologia zentroak 2024an zeresana eman zuten hitzen zerrenda argitaratu zuen joan den astean, eta orain "urteko hitza" aukeratu du Euskaltzaindiarekin batera.
Francina Armengol Diputatuen Kongresuaren presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Diputatuen Kongresuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen duten bilbotar taldeak 2.500 euro jasoko ditu "Alferrak, tunanteak eta maleanteak" lana garatzeko.
Oiartzuarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologiako ikasketak. Frantziskotarra eta Jakin taldeko kidea, UZEIn eman zuen lan ibilbidearen zatirik handiena. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu du Euskaltzaindiak "asko" zor diola.
Akademiak 1.103 forma berri jaso eta 2.524 moldatu edo findu ditu azken sei hilabeteotan. 50.535 forma jasotzen ditu "Euskaltzaindiaren Hiztegiak", honenbestez.
Euskaltzaindiak Akademiaren domina eman dio Iñigo Urkulluri lehendakari gisa jardun duen urteetan izan duen laguntza eta lankidetzagatik. Urkulluk adierazi duenez, ohore bat da sari hau jasotzea, eta eskerrak eman dizkio Euskaltzaindiari egindako lanagatik eta herrialdeari egindako ekarpenagatik.
Beñat Oihartzabal euskaltzain emerituaren tokia hartzeko hautagai bakarra da baionar hizkuntzalaria. Ekaineko osoko bilkuran bozkatuko dute euskaltzainek izendatuko dutenentz.
Mañeruibar (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) eremu ez-euskaldunean egon arren, sekulako lana egiten ari dira familiak euren seme-alabak euskalduntzeko, euskara errotzeko eta sendotzeko. 2023ko otsailean eremu mistora igarotzea eskatu zuten, baina Nafarroako Parlamentuak ezezkoa eman zien.
Akademiak 843 forma berri jaso ditu Hiztegian azken seihilabetean, tartean titularreko "gogorarazpen", "probestu" eta "aurton", eta 2.376 forma moldatu eta findu ditu. Guztira, 49.471 forma jasotzen ditu egun Hiztegiak.
Euskara eta gazteleraren artean egiten ditugun jauziak aztertu ditu Euskaltzaindiaren Mintzola bekari esker. Bi hizkuntzak konbinatzean euskara gaitasuna izaten da batzuetan arrazoia, baina euskara informaltzeko asmotan ere sartzen dute tartean gaztelera hiztun askok. Fenomenoa aztertu du Faktorian.
Zoritxarreko arrazoiengatik "Gazako Zerrenda" toponimoa hitzetik hortzera dabilen honetan, Akademiak eta terminologia zentroak urteko hitz aukeratu dute "zerrenda", "lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko".
Ondare oparoa utzi du historialari segurrarak. Besteak beste, 'Jakin' aldizkariko kidea eta UZEIren sortzaileetako bat izan zen. Horrez gainera, asko dira euskal historiari buruz idatzitako argitalpenak. 2004an, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
Euskararen Akademiak 2023ko lehen sei hiletan Hiztegira bildutako eta bertan moldatutako hitzak sareratu ditu. Tartean dira “joño”, “ostia txar” eta “euskara gaizto”.
2022ko irailaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta gaur irakurri du Sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. "Maitasunaren botanika" izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Castillo Suarezek.
EAEko unibertsitate publikoaren webgunean erabilgarri dago euskaltzain osoaren ikerlana. Hizkuntza deskribatzeaz gainera, gogoeta teorikoak egiten ditu Goenagak han-hemenka.
Larunbat honetan Lekeition izandako ekitaldi-sarreran, bere hastapenetan laguntza eskaini zioten Xabier Kintana edo Eusebio Erkiaga bezalako lagunak omendu ditu bere hitzaldian.
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute. 7.000 ikaslek eta ehunka herritar eta euskaltzalek 8 kilometroko ibilbidea osatu dute.
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.
EHUren Euskara Institutuak 2008an abiatutako lanaren emaitza da, erabilera erreala aintzat hartuta osatutakoa. Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak gidatu du proiektua. EHUren webgunean dago eskuragarri.
Eskueran izan dute aurtengo hitza bi elkarteek, eta, nola ez, "zorioneko" da 2022ko hitza Euskaltzaindiarentzat eta Uzei terminologia eta lexikografia zentroarentzat.
Normalizazioa une delikatuan dagoela, beste 10 urte lozorroan egoterik ez dagoela eta luzerako ikuspegiarekin proposamena egin du Euskararen gogoetaguneak. Eskala handiko 4 jauzi proposatzen dituzte lan eremuan, aisialdian, komunikazioan eta hezkuntzan. Adostasun bila sukaldeko lanean hasita daude.
Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsuneak beteko dituzte, bi horiek emeritu izatera igaro baitira. 24 euskaltzain osoko eta 10 euskaltzain emerituk osatzen dute Euskaltzaindia.
Borda euskaltzain urgezlea zen iazko azarotik eta harekin batera Andres Alberdi hizkuntzalaria ere izendatu dute euskaltzain oso. Xarles Videgain eta Andoni Sagarnak utzitako lekua beteko dute, 75 urte bete zituztenez, euskaltzain emeritu bilakatu zirelako horiek.
Andres Urrutia euskaltzainburuak gonbidapena luzatu dio gizarteari, "denok jakin dezagun euskara herri honetan erabat errotuta dagoela eta horren erabilera sustatu behar dugula".
Eibartar idazle, arkeologo, etnografo, mendizale, ararteko eta euskaltzainaren 14.615 orrialde jarri ditu Jakinek denon eskura: liburuak, liburu zatiak, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, itzulpenak eta gutunak.
Epaileak galarazi egin zien guraso batzuei beren seme jaioberriari Ilargi izena jartzea, neska izena zela argudiatuz. Horregatik, Jon izena inposatu zien. Familiak Auzitegi Gorenera jo zuen, eta epaiaren zain da.
Adingabearen familiak goragoko instantzia judizialetara jo nahi du, bere helburua lortzeko, hau da, "gure txikia" Hazia bezala erregistratzeko, jaioberriaren amonak azaldu duenez.
Patxi Zabaleta emeritu izatera pasatu ondoren gelditu den hutsunea beteko du altsasuar idazle eta euskara teknikariak. Beste hautagaiak, Paula Kasaresek, uko egin dio hautagaitzari.
Bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Videgainen eta Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.
"Deliberatu"ren bigarren adiera bat ez ezik, "mastektomia", "superni", "kafe huts" eta "zaharren egoitza" ere biltzen ditu orain Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Argitalpenak argitaratzea, lege testuak itzultzen laguntzea eta Espainiako Estatuko hizkuntza ondareari buruzko erakusketa bateratua antolatzea dira testuak biltzen dituen egitasmoetako batzuk.