Gasteiztar zinemagileak "Una ballena" filma estreinatuko du gaur Hegoaldeko zinema aretoetan, Ingrid Garcia-Jonsson eta Ramon Barea aktoreak protagonista dituen film misteriotsu eta lanbrotsua.
Post rock lakar, poetiko eta trinkoko taldeak "Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte" diskoko birako azken kontzertua egingo du gaur Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan. Karlos Osinaga "Txap" taldekidearekin hitz egin dugu horren aitzakian.
Abenduaren 14an jantzi zuen Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Buruz burukoan Beñat Gaztelumendiren aurka aritu zen, baita 2015ean ere. Lagun minak dira; baina, taula gainean, arerioak. Nola moldatzen dira, orokorrean, bertsokideak lehia horrekin?
Komediak lagundu dio Aitziber Garmendiari bizitzako oztopoak gainditzen. Bikotekide ohiak bere buruaz beste egin zuen eta suizidioaren gaia bistaratu behar dela dio. Barrea terapeutikoa izan da berarentzat. Lotsatia eta zorrotza da bere buruarekin, baina badoa hori zuzentzen terapeutaren laguntzaz .
Argi du Ramon Agirre aktoreak euskal zinema euskaraz egindakoa dela, eta loraldiaz hitz egiten denean, erratuta gabiltzala. Erakundeek bultzatu behar dute, eta zinemaren institutu batek urteko produkzio kopuru bat adostu beharko luke. Lanean euskarari ematen dio lehentasuna.
Kongon gerrillak bortxatutako emakumeen bizipenak lehen lerrora ekarri ditu "Semillas de Kivu" dokumental laburrak. Larunbat gauean lortutakoa zazpigarren Goya da Miñambresentzat. Atzoko ospakizunen ostean, ETBrekin hitz egiteko tartea hartu du Bilbon duen estudioan.
Katixa Agirre, Nerea Ibarzabal eta Eider Rodriguez idazleek zinemaz hitz egin digute: zein zuzendariren esku utzi nahiko lituzkete beren narrazioak? zinemarako zein egokitzapen gomendatuko lukete? zer liburu ikusi nahiko lukete pantailara ekarrita?
"Betiko gaua", "Salve Maria" eta "Los destellos", Goya sarietan izendatuta dauden hiru film, euskal emakume idazleen euskarazko hiru narraziotan oinarrituta daude. Literaturaz, zinemaz eta lanon sortze eta egokitzapen prozesuez hitz egin dugu beraiekin.
Berriztar idazleak "Pleibak", bere bigarren eleberria, argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik, betiko iraungo zuela irudituagatik ere halako batean kraskatu zen laguntasun bati egindako autopsia zorrotza.
Zein ote da Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko eredu kolaboratiboaren arrakastaren giltza? 25 urte beteko dute eta denbora horretan izan dira makina bat gaizki-ulertze kideen artean, baina elkar ulertu eta barkatzeko gaitasuna funtsezkoa da Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren hitzetan.
Korrontzi talde ezagunaren 20. Urteurrena dela eta, munduan zehar ibili da taldea, Argentinako euskal astean, besteak beste. Gainera, 'Korrontzi Band' disko/proiektu berria sortu dute eta horren berri eman digu Agus Barandiaranek.
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegien zuzendariak ondarroar idazlea elkarrizketatu du, "En mis sueños siempre tienes veinte años" antologia poetiko elebiduna argitaratu duela eta.
Nerea Olaso "Iparraldearen Orena" ETBko saioko kazetariak Muguruza elkarrizketatu du Biarritzen, munduko bira abiatu aurretxoan. Aste honetan, Lapurdiko udalerrian (asteartea) eta Bilbon (ostiralean eta larunbatean) joko du irundar musikariak.
Tom Lizarazuk Bulegoren azken kontzertuaren berri eman digu, "Biba Zuek!" saioan. Abeslariak azaldu duenez, gero arte bat izango da, geldialdiaren ondoren indarberrituta bueltatzeko.
Donostiar idazleak "Coca-Cola bat zurekin" eleberria argitaratu du, Frank O'Hara estatubatuar poeta eta arte komisarioaren bizitzaren lorratza jaso eta anplifikatuta.
Donostiar laukoteak "Epelkeriaren kontra" uda aldean kaleratutako EPa du aurkezgai Durangoko Azokan, bere garaiari hertsiki lotutako hitz kontzientziadunak, doinu elektroniko postpunk ilunak eta lelo argitsuak biltzen dituen lana.
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
Martin Goikoetxeak AEBn bizitako esperientziak kontatuko dizkigu. Gainera, Gorritiko bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu, baita Garesen jokatutako bardoen finalak ere. Larunbatean, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakar taldeak Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbide musikala ohoratuko dute ostegunean, urriak 31, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzaren gainetik. Hoferekin hitz egin dugu, irundar musikariaren bideaz.
Lucia Lacarra dantzari nagusia izan da munduko hainbat konpainietan, hala nola Marseillako Ballet Nazionalean eta Municheko Operan. Esfortzuaz, dedikazioaz eta minaz hitz egin digu dantzariak.
Madrildar seikotearen 'La Gira Cañón' bira Bilbora helduko da ostiralean; taldearen oihartzuna, zarata barik, post punkeko hamaika kantu baliotsuren durundi neurritsua dela zaleekin ospatu eta eszeptikoei frogatu nahi diete.
Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
'Azken portuko postdatak' John Anduezak eta Asel Luzarragak idatzitako azken eleberria da. Saioan Anduezak idazketa-prozesuari buruz hitz egin digu. Gainera, euskal gazte literatura erakargarria sortzeko beharra azpimarratu du.
Getariar pop punk taldeak Kobetamendin joko du gaur, larunbatarekin, Bilbao BBK Liveko azken gauean. "Barnetik ateratako emozioz beteriko kontzertua" agindu diete bertaratzen direnei.
Bizkaiko taldeak lehenengoz joko du, ostegunean, Bilbao BBK Liven. "El presente" diskoa aurkezteko bira mardulean murgilduta eta eremuko agertoki nagusietako batean joko dutela, "emozioa, intentsitatea eta, esan gabe doa, errespetua" agindu dituzte.
Nobelak kokatzen dituen lekuetara joan ohi da Jon Arretxe inspirazio bila. Zentzumen guztiak erne jarri eta lekuak berak oparitzen dizkio pertsonaiak eta egoerak. Bilboko San Frantzisko auzoa aproposa da horretarako. Hala, 10 liburu publikatu ditu jada, baina zenbaki borobilegia iruditzen zaio.
Kirmen Uribe 'Saturraran' operaz aritu da saioan. Zazpi urte eman dituzte opera idazten, musika jartzen... Lan honen xehetasun guztiak eman dizkigu Ondarroako idazleak.
Ane Pikaza artistak "Filtro" antzezlana aurkeztu du "Biba Zuek!" saioan. Hori da La Dramática Errante konpainiaren eta Montevideoko (Uruguai) Sala Verdi aretoaren arteko elkarlanaren emaitza. Horrez gainera, bere beste hainbat proiektuz aritu da.
2009an, Espainiako Narratiba Sari Nazionala bereganatu zuen "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarekin. Esker oneko dago arrakastagatik, egun itzultzaile asko daudelako euskaratik zuzenean itzultzeko prest daudenak. Bere hitzetan, "miresmena azaltzen digute gure hizkuntzari eutsi nahi izan diogulako".
'Galbahea', bere liburu berria, aurkeztu digu Gotzon Barandiaran idazleak. Bere hirugarren poesia liburua da, eta, besteak beste, landutako askotariko gaien artean, maitasuna izan du ardatz.
Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.
"Nina", nafar zinemagilearen bigarren film luzea, zinemetara iritsi da, EITBren parte-hartzearekin. Zuzendariarekin berarekin eta Iñigo Aranburu aktorearekin hitz egin dugu, Patricia Lopez Arnaiz protagonista duen film garaikide eta feminista honi buruz.
Eneko Bidegainen "Bichta éder" eleberriak 111 akademiaren saria irabazi du. Eneko Bidegain idazleak literaturan izan duen ibilbideari buruz hitz egin digu. Orain beste proiektuetan murgilduta dagoela azaldu du.
"Arrakasta"n, hamaika euskal sortzaile elkarrizketatu ditu elgoibartarrak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe "Porrotx". Horiek guztiak eta bere burua deskribatu ditu test honetan.
Katixa Mecerreyes aktorea Mexikon ari da lanean. Telebistako telenobeletan parte hartu du, eta pozik dabil lan horretan. Erronka berriak ere baditu eskuartean, momentuz Mexikon guztiak ere. Mexikoko jendeak bezala hitz egiten du jada, baina ez da erraza izan Katixak aitortu bezala.
Umoreak min egin dezakeela onartzen du Aitziber Garmendia umoregileak, eta berari ere zaila egiten zaio gai batzuen inguruan barre egitea. Monologoak nola egiten diren azaldu die Elene Badiola, eta Matixa Etxeberria gazteei. Biek umorea egin nahiko lukete.