Azpeitia

1 / 30 Hurrengoa
Pasaiako segadan hildakoak omendu dituzte Azpeitian, biktima gisa aitortu ostean

Pasaiako segadan hildakoak omendu dituzte Azpeitian, biktima gisa aitortu ostean

Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide oroitu dituzte, Espainiako Poliziak hil zituela 41 urte bete direnean. Gaurko omenaldia, gainera, berezia izan da familientzat; izan ere, Jaurlaritzak ofizialki aitortu berri ditu Aizpuru, Delas, Isart eta Izura indarkeria politikoaren biktima gisa.

''Trenaren sorrerak orduak bateratzea ekarri zuen''

''Trenaren sorrerak orduak bateratzea ekarri zuen''

Juanjo Olaizolari txikia zenean piztu zitzaion trenzaletasuna eta orain Azpeitiko Trenen Museoaren zuzendaria da. Museoan lurrunezko lokomotora bat dago eta tren horien ezaugarriak azaldu dizkigu.

Vicentek eta Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa

Vicentek eta Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa

Iker Vicentek eta Eneko Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den final handian, lehengusu nafarrek beste bi bikoteek baino denbora hobea egin dute, eta 25. edizioko txapela etxera eraman dute.

Urrezko Aizkolariak Txapelketako binakako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Urrezko Aizkolariak Txapelketako binakako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Azpeitian jokatuko dute, Izarraitz pilotalekuan, eta EITBn izango da ikusgai, zuzenean, 11:45etik. Jaialdian, Urrezko Harri-jasotzaile Txapelketa ere izango da jokoan; asteazkenean aurkeztu dute dena.

Zaintza HerriLab, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen

Zaintza HerriLab, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen

Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.

Parapentelari bat erreskatatu dute Azpeitian, Xoxote mendiaren inguruan

Parapentelari bat erreskatatu dute Azpeitian, Xoxote mendiaren inguruan

Parapente egiten ari zen 56 urteko gizon batek istripua izan du Xoxote inguruan arratsaldeko lehen orduan. Ertzaintzak erreskatatu behar izan du, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Lehen datuen arabera, hanka bat hautsi omen du.

Azpeitian istripua izan duen parapentelari bat helikopteroz erreskatatu eta ospitalera eraman dute

Azpeitian istripua izan duen parapentelari bat helikopteroz erreskatatu eta ospitalera eraman dute

56 urteko gizonak Xoxote mendian izan du istripua, Loiolako San Ignazioren estatuaren inguruan.
Nagore Alkorta: ''Uste dugu beharrezkoa dela udaltzainek lan egingo duten herriarekiko atxikimendua izatea''

Nagore Alkorta: ''Uste dugu beharrezkoa dela udaltzainek lan egingo duten herriarekiko atxikimendua izatea''

"Gure ustez, herria ezagutzen ez duen norbait etortzen bada, herritarrekin harremana mantentzea zailagoa da", gaineratu du Azpeitiako alkateak.

Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingo lan eskaintza publiko bateratua egingo dute

Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingo lan eskaintza publiko bateratua egingo dute

Hautaketa prozesuan bereziki baloratuko dira herria ezagutzea eta euskara. "Esperientziak erakutsi du Arkautiko prozesuen bidez aukeratutako udaltzainek, askotan, berehala uko egiten diotela lanpostuari beste herri edo hiriburuetara joateko", gogorarazi dute alkateek.
Hezkuntza Sailak isuna jarri dio Azpeitiko Iraurgi ikastetxeari, matrikulazioan irregulartasunak egiteagatik

Hezkuntza Sailak isuna jarri dio Azpeitiko Iraurgi ikastetxeari, matrikulazioan irregulartasunak egiteagatik

Hamabost egunean Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duen bigarren isuna da. Duela bi aste inguru, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolari 140.000 euroko isuna ezarri zioten, 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen mailan baimendutakoa baino zortzi ikasle gehiago matrikulatzeagatik.
''Gure helburua ez da kanona ezartzea, herrian hutsik ditugun etxebizitzak alokairura ateratzea baizik''

''Gure helburua ez da kanona ezartzea, herrian hutsik ditugun etxebizitzak alokairura ateratzea baizik''

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak jakitera eman duenez, etxeak hutsik mantentzea erabakitzen dutenek metro koadroko 10 euroko kanona ordaindu beharko dute urtean, eta hurrengo urteetan % 10eko igoera izango dute.

Azpeitia izango da hutsik dauden etxebizitzei kanon bat kobratuko dien lehen udala

Azpeitia izango da hutsik dauden etxebizitzei kanon bat kobratuko dien lehen udala

Hain zuzen ere, jabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte urtean metro karratuko, eta isun hori % 10 haziko da hurrengo urteetan.
Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada

Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada

Donostian bezala, gauerdian lehertu da 24 ordu iraungo duen festa Azpeitian. Danbor hotsak inoiz baino ozenago entzun dira Azpeitian, festa hasierako danborradan 31 konpainiak eta 1.600 pertsonak parte hartu baitute. San Sebastian egunez, umeen danborrada 12:30ean hasiko da.

Haur danborrada, 11:50ean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Haur danborrada, 11:50ean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Gaur haurren txanda izango da eta, 11:50etik hasita, ikuskizuna zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus atariak. Gozatu!

Baba Gueye: ''Bullyinga eta arrazismoa jasaten duten haurrengatik esan nuen elkar laguntzearena''

Baba Gueye: ''Bullyinga eta arrazismoa jasaten duten haurrengatik esan nuen elkar laguntzearena''

Azpeitiko Erregeen desfilean Baltasar izan zen gau batez, azpeitiartuta dagoen 43 urteko senegaldarra. Udaletxeko balkoia probestu zuen, elkarri laguntzearen aldeko mezua zabaltzeko umeei. Bolo-bolo ibili zen bere mezu inklusiboa. Gaur, herriko plazan elkartu gara berarekin.

Azpeitiko Baltasar erregearen mezua birala egin da

Azpeitiko Baltasar erregearen mezua birala egin da

Baltasar erregeak haur azpeitiarrei etxean laguntzeko eta eskolan jarrera arrazistarik ez onartzeko eskatu zien. Bideoak arrakasta handia izan du sare sozialetan azken orduotan.

Emakume bat atxilotu dute Azpeitian, supermerkatu batean lapurtu eta langile bati eraso egiteagatik

Supermerkatuko langile batek aparkalekuan harrapatu zuen, 450 eurotik gorako balioa zuen produktu-orga bat zuela. Horrek eraso egin eta ihes egin zuen. Indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzi diote emakumeari, eta berarekin zihoan adingabea, berriz, ikertu gisa geratu da.
Alberdi II.ak bi urtez berritu du kontratua Baiko Pilotarekin

Alberdi II.ak bi urtez berritu du kontratua Baiko Pilotarekin

Unai Alberdi pilotariak Baiko enpresari lotuta jarraituko du 2026aren amaierara arte.
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bikotekideari tratu txarrak ematea eta drogarekin trafikatzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bikotekideari tratu txarrak ematea eta drogarekin trafikatzea egotzita

Atxiloketan ertzain bati eraso egitea ere leporatu diote. Hala eta guztiz ere, atxilotua aske geratu da, epaitegiak noiz deituko zain. Gertakariak joan den ostiralean jazo ziren, 08:00ak aldera.
Pasaiako segadan hildako lau pertsonak omentzeko oroigarriaren aurkako erasoa salatu dute, Azpeitian

Pasaiako segadan hildako lau pertsonak omentzeko oroigarriaren aurkako erasoa salatu dute, Azpeitian

Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.
Malabarak egiten jarri du Ekain Ibargurenek Joseba!

Malabarak egiten jarri du Ekain Ibargurenek Joseba!

Ekain Ibarguren Azpeitiako aktore, malabarista eta pailazoa izan da saioko gonbidatua. Gure Zirkuan ari da lanean eta show propioa ere badauka: "Ekain Txou". Sukaldean erakustaldia egin du, baita Josebak ere!

Ibaiak hazita datoz Gipuzkoan

Ibaiak hazita datoz Gipuzkoan

Igandeko euri ugariek Euskal Herri osoa jarri dute ibaietara begira. Azpeitian, esaterako, Urola ibaia arrotik ateratzetik gertu dago; maila horian dago. Urolara urak isurtzen dituen Ibaieder maila laranjan egotera ere iritsi da arratsaldean Matxinbentan.

Neguan Annapurna igotzea, Alex Txikonen oraingo erronka

Neguan Annapurna igotzea, Alex Txikonen oraingo erronka

Alex Txikonek Annapurnako tontorra zapaldu nahi du negu honetan. Lemoako alpinistak Annapurnarako espedizioa aurkeztu du azaroaren 21ean, Azpeitian. Neguan Nanga Parbat eta Manaslu igota ditu bizkaitarrak.

Zer da Domusa Teknik 40MLK lasterketa?

Zer da Domusa Teknik 40MLK lasterketa?

Arantxa Larrañaga gonbidatu dugu Josebaren sukaldera. Azpeitiako Lagun Onak Mendi taldearen presidentea da, eta aurten egingo den Domusa Teknik 40 MKL lasterketaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu.

Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian

Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian

Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.

Azpeitian ateratako argazki batek munduko drone bidezko argazkilaritza lehiaketa ospetsuena irabazi du

Azpeitian ateratako argazki batek munduko drone bidezko argazkilaritza lehiaketa ospetsuena irabazi du

Alex Berasategik  irabazi du lehen saria Sienako Drone Photography Awards lehiaketan, kirolen atalean.

Gipuzkoako ikastolen aldeko festarekin bat egin dute milaka lagunek Azpeitian

Gipuzkoako ikastolen aldeko festarekin bat egin dute milaka lagunek Azpeitian

"Izpiz izpi" lelopean egiten ari dira jaia. Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira egun osoan.

Kilometroak jaiarekin bat egin dute milaka euskaltzalek Azpeitian

Kilometroak jaiarekin bat egin dute milaka euskaltzalek Azpeitian

Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan egun osoan. Euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira aurtengoaren ardatzak. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
Euskaltzale bakoitza izpi bat izango da igande honetan Azpeitian, Kilometroak jaian

Euskaltzale bakoitza izpi bat izango da igande honetan Azpeitian, Kilometroak jaian

Lau gune prestatu dituzte, eta adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan. Urte osoan bezala, egun horretan ere, euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira ardatz. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
Azpeitiko haurrak, hunkituta Nouh laguna Belgikatik bisitan joan zaienean

Azpeitiko haurrak, hunkituta Nouh laguna Belgikatik bisitan joan zaienean

Duela urtebete Nouh eta familia Belgikara joan ziren bizitzera aitak bertan lan hobea aurkitu zuelako, eta lagunek haren falta dute. Hainbat gelakidek eskatutako ametsa bete du "Ametsen arbola"k: Nouh lagunekin elkartu da berriro Iraurgi ikastetxean.

Jokin Altuna ezagutzera eraman du Alaia azpeitiarrak ezustean osaba Xabi

Jokin Altuna ezagutzera eraman du Alaia azpeitiarrak ezustean osaba Xabi

Jokin Altuna pilotariaren jarraitzailea da Alaiaren osaba Xabi, eta harentzat eskatu du ametsa azpeitiarrak. Amezketako pilotalekura joan dira, eta han Jokin Altunarekin pilotan aritu da. Gainera, pilota-partida batera joateko sarrerak, kamiseta eta pilota oparitu dizkio Altunak.

Amama Olatzentzat Azpeitian aterpea duen banku bat jartzea lortu du Iratik

Amama Olatzentzat Azpeitian aterpea duen banku bat jartzea lortu du Iratik

Iratiren ametsa zen amama Olatzen etxetik hurbil aterpea duen eserleku bat jartzea, euria ari duenean ere amonak aukera izan dezan kalera irten eta bertan esertzeko. Azpeitiko Udalari eskatu, eta arkupean banku bat jartzea lortu du. Asko gustatu zaio amama Olatzi Iratiren sorpresa.

Sortuk indarrak norabide berean batzeko deia egin du, independentziara jauzi egiteko

Sortuk indarrak norabide berean batzeko deia egin du, "independentziara jauzi egiteko"

Alderdi subiranistak ekitaldia egin du igande honetan Azpeitian, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean. Oihana San Vicente Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak gogoan izan ditu bere hitzartzean.
Sortuk bere egitasmo politikoa berretsi du, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean

Sortuk bere egitasmo politikoa berretsi du, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean

Sortuk ekitaldi nazionala egin du igande honetan Azpeitian. Oihana San Vicente Sortuko bozeramaileak adierazi duenez, frankismoa suntsitzen saiatu zen proiektua inoiz baino biziago dago.

Azpeitiko haurren ametsak egia bihurtuko dituzte, igandeko ''Ametsen arbola'' saioan

Azpeitiko haurren ametsak egia bihurtuko dituzte, igandeko ''Ametsen arbola'' saioan

Ametsik hunkigarrienak egia bihurtuko ditu Xabier Madariagak aurkezten duen Ametsen arbola saioak. Gogoratu igandean izango dugula ikusgai, ETB1en eta eitb.eus atarian, baina emisioa ordubete arinago izango da, 21:00etatik aurrera, hain zuzen.   

Gaur hasi da Aintzane Pujana auziaren epaiketa: espetxe iraunkor berrikusgarri eskaera lehen aldiz Gipuzkoan

Gaur hasi da Aintzane Pujana auziaren epaiketa: espetxe iraunkor berrikusgarri eskaera lehen aldiz Gipuzkoan

Aurreikuspenen arabera, saio guztiak ordu berean hasiko dira, 09:30ean, eta epaiketa ia hilabetez luzatuko da. Irailaren 27an bi akusatuei galdeketa egingo diete, eta bost lekukok deklaratuko dute.
Izeta VI.ak minutu eta bi segundo hobetu du bere markarik onena

Izeta VI.ak minutu eta bi segundo hobetu du bere markarik onena

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak Euskal Pentatloia irabazi du laugarrenez, 30:53ko marka eginda. Halaber, aiarrak minutu eta bi segundo hobetu du bere markarik onena.

Izeta VI.a: ''Pozik eta triste nago, 30 minutuko denbora hori urruti geratu zait''

Izeta VI.a: ''Pozik eta triste nago, 30 minutuko denbora hori urruti geratu zait''

Ez da sorpresarik izan Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak jantzi du txapela laugarrenez, 30:53ko marka eginda. Hala ere, aiarra ez da erabat konforme geratu egindako lanarekin.

Izeta VI.a, Euskal Pentatloiko txapelduna laugarrenez

Izeta VI.a, Euskal Pentatloiko txapelduna laugarrenez

Irazabal, Zaldua eta Telleria IV.a lehiatu dira lehen txandan, eta Telleria izan da nagusi. Ondoren,  Gisasola, Olaizola eta Iruretagoiena atera dira. Izeta VI.ak ez du parekorik izan aizkoran, ihes egin die aurkariei, eta txapela lortu du laugarrenez, denbora ona eginda: 30:53.

Pentatloiko laugarren txapela nahi du Izeta VI.ak

Pentatloiko laugarren txapela nahi du Izeta VI.ak

Larunbat gauean, euskal pentatloiko final handia jokatuko da Azpeitiko zezen plazan. Andoni Iruretagoiena, Izeta VI.a, azken hiru urteetako txapelduna ere izango da bertan. Izeta aseezina da, eta laugarren txapela nahi du.

1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen