Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako lana Ibrahimaren beraren bizitzaren kronika da. Paperaren bitartez lehenengo, eta oholtza gainetik orain, mundura zabaldu nahi dute migratzaileen dramaren inguruko kontzientzia.
"Saturraran" operako eszena zuzendaria Lucía Astigarraga da, eta musika zuzendaria Jon Malaxetxebarria. Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta zortzi bakarlarik interpretatuko dute Arriagan, Bilbon, ekainaren 20an eta 22a.
Aurten, argi eta musika ikuskizunak berreskuratuko dira, Arriaga Antzokiaren fatxadan eta Eleiz Museoko klaustroan soinuarekin lagundutako irudien proiekzioak eginez. Bilbok, 724. urteurrena ospatuko du.
Calixto Bieitok zuzenduko du "Mari-Eli" zarzuela, eta, horrez gain, "Kristalezko zooa" Tennessee Williamsem antzezlanaren bertsioa eta Beethovenen "Missa Solemnis" kontzertua ere ekoitziko ditu Bilboko antzokiak irailetik ekainerako denboraldian.
Apirilaren 18an eta 20an, Rudi Stephanen konposizioa taularatuko dute Bilbon, Calixto Bieito eszena zuzendari dela. Euskadiko Orkestrak jarriko du musika, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Bibliako lehen familiaren istorioa kontatzen du, "sexu-bulkadaren eta bizitza espiritualaren artean".
Eric Gauthier koreografo, dantzari eta musikariaren konpainiak "Beltxargen aintzira"ren bi egokitzapen eta "Minus 16" kultuzko obra eskainiko ditu ostiral-larunbatetan, Bilboko antzokian.
Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira aktoreak, eta otsailaren 28an taularatuko dute estreinakoz euskaraz. Gaztelaniazko bertsioa ere egin dute.
Harreman irekiak eta sexualitate gaiak jorratzen dituen 'Bihar arte soilik' obra aurkeztu digute haren antzezleek. Lau lagunen gorabeherak ezagutuko ditugu eta Bilboko Arriaga antzokian otsailaren 28an estreinatuko da; hortik aurrera, beste tokietan emanaldiak egingo dituzte.
"Antiheroiei buruzko istorioa" otsailaren 2an euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebidunean eta otsailaren 3 eta 4an gaztelaniaz taularatuko du Khea Ziater taldeak.
Antonio Vivaldiren "Lau urtaroak" guztiz ezaguna eta Giovanni Antonio Guido haren garaikidearen "Urteko lau urtaroak" ia lan ezezaguna fusionatu ditu Thierry Malandain koreografoak. Urtarrilaren 19 eta 20an emango dute, Arriagan.
Urriaren 6tik 8ra, Maria Goiricelayak egindako eta Kepa Errastik euskaratutako moldaketa lehenengoz ikusi ahalko da. Gaztelaniazko bertsioa azaroaren 2tik 5era estreinatuko dute.
Ekainaren 22 eta 24an egongo da ikusgai opera, Bilboko antzokian. Hèctor Parrak konposatu du musika, eta Calixto Bieitok libretoa idatzi. Pierre Bleuseren zuzendaritzapean, Ensemble Intercontemporainek interpretatuko du, besteak beste Jone Martinezen ahotsak lagunduta.
Orain minutu gutxi amaitu da Klasikoen Irakurketa Jarraitua, aurten Miren Agur Meabe idazlearen "Kristalezko begi bat" protagonista izan duena. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurketaren 16. edizio honetan 200 lagun inguruk parte hartu dute.
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 16. edizioa ospatzen ari dira Arriaga antzokian, eta Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren Kristalezko begi bat eleberria du protagonista.
"Die ersten Menschen" opera Euskadiko Orkestrarekin ekoitziko du, eta "Saturraran", Juan Carlos Perezek konposatutakoa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Gainera, María Goiricelayaren eszena zuzendaritzarekin, "Festen" Thomas Vinterbergen pelikula moldatuko dute.
Antzerki lanak, Nevenka Fernandez, Leongo zinegotziaren kasua kontatzen du. Orain 22 urte Fernandezek bere herriko alkatea auzitara eraman zuen sexu erasoagatik.
Euskal Herriko zein nazioarteko artista handiak ikusiko ditugu, Kepa Junkeraren omenez, Bilboko Arriaga Antzokiaren oholtza gainean. Ez galdu 'HAUsPOZ' ikuskizuna, gaur, 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.
'Hauspoz' kontzertua ospakizun erraldoia izan da, non Kepa Junkeraren musika izan den protagonista nagusia. 20 artista baino gehiago igo dira agertokira, eta modu batera edo bestera trikilariarekin egin dute topo bere ibilbide arrakastatsuan. 1.000 pertsona baino gehiagok bete dute antzokia.
Musika klasikoko jaialdiak musika sinfonikoko eta ganbera musikako maratoia eskainiko du, besteak beste, Beethoven, Liszt, Txaikovski, Schubert eta Bizeten musikarekin eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Shakespeareri eskainitako literatura keinuekin.
Javier Hernández-Simonek zuzendu du Alberto Iglesiasek idatzitako lana. Obraren antzezleak Itxaso Gil, Irene Bau, Lucía Lasarte, Vene Herrero, Itxaso González, Nagore Navarro, Gabriel Ocina eta Unai Izquierdo dira, eta martxoaren 2an estreinatuko dute.
Jose Ramon Fernandezek egokitu, eta Ramon Bareak zuzendu du lana. Otsailaren 17an oholtzaratuko dute lehenengoz, Arriaga Bilboko antzokian, eta hamar aktorek, tartean Barea bera dela, ehun pertsonaia hezurmamituko dituzte.
Martxoaren 9an, Arriaga antzokiak Kepa Junkera trikitilariari laguntzeko kontzertu bat hartuko du. Han izango dira Oreka TX, Sorginak, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia…
Obra, Miguel Delibesen nobela entzutetsuan oinarrituta dago eta egokitzapena Javier Hernandez-Simón eta Fernando Marías bilbotarrena da. Delibesen nobelak bezala, antzerki obrak ere, Espainiaren begirada zorrotz eta gaurkotu bat eskaintzen du.
Telmo Zarra Athleticeko jokalari mitikoaren ilobak, Adriana Bilbao koreografoak, dantza flamenkoko ikuskizuna estreinatuko du Arriaga antzokian ostegunean.
Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.
Horman Poster kolektiboak antzerki obra berria estreinatuko du bihar Bilboko Arriaga Antzokian. "Souvenir, komeria estralurtarra" izena du lanak eta bertan, zientzia fikzioak, kritika sozialak eta umoreak bat egiten dute.
Pabilioi 6 konpainiaren azken ekoizpenak kontsumo gizarteaz hitz egiten du eta nola eragiten dien egoera horrek giza harremanei eta amodioari. Euskaraz soilik eskainiko dute obra, Arriagan lehenik eta Zorrotzaurren jarraian.
Eneko Sagardoyk 'Moto-Membra Jesu Nostri' proiektu berezia estreinatuko du ostiral honetan, urriak 14, Bilboko Arriaga Antzokian. Dietrich Buxtehudek 1680an konposatutako musikaz lagunduta oholtzaratuko da aktorea. Nondik norakoak eman ditu "Hitzokei" saioan.
Dieterich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen "Membra Jesu Nostri" kontzertuaren antzezpena ondu dute. Eneko Sagardoy aktore eta sortzaileak berak idatzitako testu bat eszenaratuko du, musikaren gainean. Urriaren 14an izango da emanaldi bakarra.
Aktoreak azpimarratu duenez, "730 egun, 17520 ordu, asko itxarotea da" eta bi urte hauetan bilbotarrek pazientzia masterra atera dute. Era berean, jai dotorea, distiratsua eta erasorik gabea ospatzeko deia egin du.
Hiru urte eman dituzte bilbotarrek Marijaia ikusi gabe, baina, azkenean, egin ahal izan dute; Arriaga Antzokitik irten da, eta milaka lagunek eman diote ongietorria, "Badator Marijaia" kanta abestuz.