11:25

kultura

Dantza

Malandain Ballet Biarritzek "Les saisons" lana taularatuko du Bilbon

N. V. | EITB Media

Antonio Vivaldiren "Lau urtaroak" guztiz ezaguna eta Giovanni Antonio Guido haren garaikidearen "Urteko lau urtaroak" ia lan ezezaguna fusionatu ditu Thierry Malandain koreografoak. Urtarrilaren 19 eta 20an emango dute, Arriagan.

  • Malandain Ballet Biarritzeko dantzariak, ''Les saisons'' ikuskizunean. © Olivier Houeix

    Malandain Ballet Biarritzeko dantzariak, "Les saisons" ikuskizunean. © Olivier Houeix

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Malandain Ballet Biarritz konpainiak Bilbora, Arriaga antzokira, eramango du, ostiral-larunbatetan, Les saisons (urtaroak) 2023ko azaroan Cannesen estreinatu zuen ikuskizuna. Emanaldiak 19:30ean (ostirala, hilak 19) eta 19:00etan (larunbata, hilak 20) izango dira.

22 dantzarirentzako balleta koreografiatu du Thierry Malandainek, bi lan uztartuta: batetik, Antonio Vivaldiren Lau urtaroak benetan ospetsua eta, bestetik, Giovanni Antonio Guido bere garaikide eta herrikidearen Urteko lau urtaroak konposizio ia ezezaguna.

Arriagak azaldu duenez, "konpainia formakuntza klasikoa duten dantzariz osatuta dago, zeinak, Thierry Malandainen koreografien bidez, egungo adierazpena baitute". Malandainek berak onartzen du, inolako itzulingururik gabe, bere kode artistikoak eta sozialak beste garai batekoak direla, baina pentsatzen du, halaber, lau mendeko historian oinordetzan jasotako material horrek guztiak baliabide paregabeak eskaintzen dizkiola dantzariari.

Sarrerak salgai daude, 18 eta 36 euro arteko prezioan.

Martxoaren 8an eta 9an, Iruñean, Baluarten, oholtzaratuko dute "Les saisons".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena