Ekainaren 1etik uztailaren 21era zabalik egongo da 2023ko ekainetik 2024ko maiatzera bitartean euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea. Nafarroako Eremu Mistoan hori egiten duen lehen udalerria izango da.
Nafar gehienen borondate politikoaren, eskubide sozialen eta autogobernuaren aurkako erabakia dela arbuiatu dute. Nafarroako gainerako alkateei igorriko diete manifestua eta elkarretaratzea ere deitu dute martxoaren 2an, 17:30ean, Sarasate pasealekuan "Nafarroa defendatu" goiburupean.
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
Astearteko 21:00etan kontrolatutzat eman dute sutea baina ez dute, oraindik, itzaltzerik lortu. Iruñeko ingurabidea, sugarrengatik itxi behar izan zutena, goizaldeko 01:45ean zabaldu ahal izan dute berriro.
Sugarrek eta keak Iruñeko auzoetako zein Iruñerriko bizilagunen artean kezka sortu dute; izan ere, zenbait leherketa entzun dituzte. Antsoainen eta Txantrea auzoan, argindarrik gabe geratu dira denbora tarte labur batean, baina gutxi geroago hornidura berreskuratu dute.
Istripuan ibilgailu bat errepidetik atera da, eta haren gidaria, bidaiari bakarra, zauritu da. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
18 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo, ostirala, eta hiru pertsona hil ziren covid-19arekin. 100.000 kasuko intzidentzia metatua 394,5ekoa da Nafarroan, Estatu osoko hirugarren altuena.
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak eta Foru Gobernuak Nafarroan 20 bat bilketa-gune izango dituen ekimenean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Astearte honetan, 2.697 proba diagnostiko egin dituzte, eta % 7,3k eman dute positibo. Nafarroan, 1.128 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz pandemia hasi zenetik.
Eguneko kasuek igotzen jarraitzen dute foru erkidegoan. Orain dela aste bat baino ia 50 kasu positibo gehiago izan dira. Foru Erkidegoko ospitaleetan 144 paziente daude covid-19ak jota.
Bezperan baino 28 kasu gutxiago izanagatik, duela astebete (89) edo duela bi (51) atzemandakoak baino dezente gehiago dira. 77 urteko gizon bat hil zen atzo covida dela eta.
Milagron, gauerditik itxiera perimetralean dagoen udalerrian, 14 kutsatze berri topatu dituzte. Horrenbestez, 50 baino gehiago dira azken hiru egunetan zenbatutakoak.
Milagron duela bi egun egindako baheketak 21 positibo azaleratu ditu. Birusaren hedatzea saihestu nahian, konfinamendu perimetrala ezarriko dute herri horretan.
Bigarren eguna da jarraian 100 kasu baino gutxiago zenbatzen direna, baina egia bada, asteburuetan egindako probak gutxiago dira, eta horrenbestez, atzemandako kasuak ere gutxiago direla.