Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

34 urteko antsoaindar bat oso larri zauritu da Areson, A-15 autobiatik aterata

Istripuan ibilgailu bat errepidetik atera da, eta haren gidaria, bidaiari bakarra, zauritu da. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.

Ezbeharra Leitzarango autobian, Areson. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Ezbeharra Leitzarango autobian, Areson. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Ezbeharra Leitzarango autobian, Areson. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko antsoaindar bat oso larri zauritu da trafiko-istripuan, Areson (Nafarroa). Ezbeharra 04:50 aldera gertatu da A-15 autobiako (Leitzaran) 137,5, kilometroan.

Istripuan ibilgailu bat errepidetik atera da, eta haren gidaria, bidaiari bakarra, zauritu da. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Foruzainek zirkulazioa arautu dute, eta Argiketa Brigadak istripuaren arrazoiak zehazteko ikerbidea abiatu du.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta zauritua erreskatatu behar izan dute. Era berean, errepidea garbitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Antsoain