Hilabete hasieran, Trumpek esan zuen "abantailak" eskainiko dizkiela inbestidura ekitaldirako milioi bat dolarretik gora ematen dituzten emaile handiei.
Hilaren 20ra arte egunean hiru ordu eta erdiko lanuzteak deitu dituzte, lan-osasunean hobekuntzak eta "lan-baldintzak duintzea" eskatzeko. Bihar, apirilaren 15ean, manifestazioa egingo dute Bilbon, Juan Garai kaletik Plaza Biribileraino.
200 langile baino gehiago daude deituta grebara urtarrilaren 3, 4 eta 5ean. Lantegiko langileak eta banatzaileak dira. Langileek hitzarmen propioa eta soldata-baldintzak hobetzea eskatzen dute.
Gotzon Mardaratz Ezkerraldeko zerbitzuen arduradunak adierazi duenez, langile finko guztiek egin dute bat grebarekin, eta lantegian nabaritu da hori; izan ere, igandean 20.000 pakete geratu ziren atera gabe.
Gotzon Mardarats (LAB) Amazoneko langileak adierazi duenez, langile finko guztiek egin dute bat grebarekin, eta lantegian nabaritu da hori; izan ere, igandean 20.000 pakete geratu ziren atera gabe eta, gaur ere, 30.000tik 10.000tik behera banatuko dira.
ELAk eta LABek, protestaren antolatzaileek, azaldu dute ostiralean enpresako zuzendaritzarekin batzartu zirela, baina ez zutela lortu gatazkari irtenbidea ematea.
Duela urtebete plantako langileek 24 orduko greba egin zuten. Orain, "enpresaren immobilismoaren" aurrean euren aldarrikapenak asetzeko greba egitea besterik ez omen zaie geratzen.
Dagoeneko Applek eta Amazonek iragarri dute helegitea jarriko dutela Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak historian ezarri duen bigarren isunik handienaren aurka.
Kaleratze berri horiek dagoeneko iragarritakoei gehitu behar zaizkie; izan ere, azaroan hasi eta urtarrilera arte 18.000 langile baino gehiago kaleratu zituzten.
Seattlen egoitza duen konpainia iragan urteko azaroan hasi zen beharginak enpresatik kanporatzen, eta gertuko iturri batek Reuters albiste agentziari jakinarazi zion 10.000tik gora langile kaleratuko zituztela.
Sindikatu abertzaleak adierazi duenez, "grebaren arrakastaren eta jarraipen handiaren aurrean, Amazonen eta Eusko Jaurlaritzaren (EAJ eta PSOE) erantzuna betikoa izan da: Ertzaintza grebarekin bat egin duten langileak zapaltzera bidaltzea".
LAB sindikatuak greba egitera deitu ditu langileak ostegun eta ostiral honetan, hitzarmen propioa eskatzeko. ELAk ere bat egin du grebarekin eta mobilizazioekin.
LAB sindikatuak adierazi duenez, Trapagarango Amazon zentro logistikoko langile guztiek greba egin dute: "20.000 pakete baino gehiago banatu gabe geratu dira". Bestalde, Correosen grebak jarraipen ezberdina izan du Euskadin. Beharginen % 20-70ek babestu dute greba.
Kepa Loizaga OCUren Euskadiko ordezkariak pakete bat jasotzean izan daitezkeen egoera desberdinak azaldu dizkigu. Auzokideak niretzako paketea jaso dezake?
Merkataritza elektronikoko enpresa ez da lehena sektorea jasaten ari den krisiaren ondorioak pairatzen dituena; Facebookek, Whatsappek, Instagramek eta Twitterrek ere kaleraketa masiboak egin dituzte.
Gehiengoa duen sindikatuak lehenengo lan-hitzarmena negoziatzea eskatzen du, bertan jasotzeko KPIarekin lotutako soldata igoerak, asteburuetako lan orduak mugatzea eta banatzaileen subrogaziorako eskubidea.
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
Proposatzen diren bost irizpideetatik gutxienez bi betetzen badira, ulertuko da plataformak pertsona hori enplegatzen duela eta pertsona hori enpresako plantillako kide dela, eskubide guztiekin. Uber edo Amazon bezalako plataformetan autonomo faltsuak ugaritzea saihestu nahi da.
Nola saihestu banatzaileek hirian isurtzen duten CO2a? Gorka Pradas Rubio 22 urteko gasteiztarrak proiektua diseinatu du paketeak modu jasangarrian banatzeko. Europako Citython saria irabazi du.
Mark Bezos anaia, Oliver Daemen eta 82 urteko Wally Funk hegazkinlaria izan ditu lagun bidaian. Hala, Daemen eta Funk espaziora bidaiatu duten pertsonarik gazteena eta zaharrena bihurtu dira.
Pandemiari esker salmentak neurri gabe hazi eta sekulako irabaziak lortu eta gero, AMAZONeko kontseilari ordezkaria izateari utziko dio gaur, Jeff Bezosek. Aurrerantzean, Andy Jassyk beteko du postua.
Eguerditik, eta ordubeteko tartean, Amazon.com, "The New York Times", "The Guardian" eta eitb.eus webguneak ez dira eskuragarri izan. Edukien hornitzaile bat jausi da eta horrek eragin du arazoa.
Konpainia teknologikoak irabaziak bikoiztu zituen 2020an, pandemiaren eraginez Internet bidezko erosketak ugaritu zirelako: 21.331 milioi dolarreko etekina izan zuen.
Amazonek aukera ematen digu gure erosketen % 2,5 dohaintzan emateko eskola bati. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak gogor kritikatu du Amazon; izan ere, elkarteak baimenik ez dion arren, Amazonek ikastolen izenak eta datuak erabili ditu. Bestalde, ez zaio bidezkoa iruditzen helburu komertzialarekin lortutako dirua jasotzea. Gainera, dioenez, Ikastolen Elkarteak herrigintza du helburu, eta Amazon horren kontra doa.
Guraso izan nahi du bikote honek eta soluziorik onena eta azkarrena aurkitu diote euren nahiari: AMA-ZON. Haurra aukera dezakezu, etxera eramaten dizute eta gustatzen ez bazaizu, alda dezakezu!
Denda txikiek itxita jarraitzen dute eta bitartean, Amazon bezalako plataforma erraldoien salmentak gora doaz. Egoera honen bi alderdiak dira: irabazlearea eta galtzailearena.