Teknologia -

kaleratzeak

Amazon 10.000 langile kaleratzea pentsatzen ari da

Merkataritza elektronikoko enpresa ez da lehena sektorea jasaten ari den krisiaren ondorioak pairatzen dituena; Facebookek, Whatsappek, Instagramek eta Twitterrek ere kaleraketa masiboak egin dituzte.

Langileria korporatiboaren % 3 edo guztizkoaren % 1 baino gutxiago kanporatuko dute. Argazkia: EFE
Langileria korporatiboaren % 3 edo guztizkoaren % 1 baino gutxiago kanporatuko dute. Argazkia: EFE
Langileria korporatiboaren % 3 edo guztizkoaren % 1 baino gutxiago kanporatuko dute. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amazon 10.000 langile kaleratzea pentsatzen ari da, New York Timesen arabera. Teknologiaren erraldoian, 1,5 milioi pertsonak egiten dute lan, eta Ameriketako Estatu Batuetako enpresa garrantzitsuenetako bat da. Kaleratzeak hurrengo astean egingo dira.

Enpresak orain arte egin duen murrizketa handiena da, eta erabaki horrek langile korporatiboen % 3 eta langile guztien % 1 baino gutxiago galtzea suposatzen du.

New York Timesi anonimotasuna eskatu zioten iturrien arabera, murrizketak Amazonen dispositiboen antolaketan zentratuko dira, Alexa ahots-laguntzailea barne, baita bere txikizkako dibisioan eta giza baliabideetan ere.

Enpresak berak iragarri zuen ekonomia "ezegonkor" zegoela, eta ondorioz, kontratazioak gelditu egingo dituztela. Beth Galettik, Pertsonen eta Teknologiaren Esperientziaren Ataleko lehendakariordeak, esan zuen moduan: "datozen hilabeteetan, etenaldi horri eutsiko diogu, eta ekonomian eta negozioan ikusten ari garena ikuskatzen jarraituko dugu beharrezko doikuntzak egiteko".

Egoera honetan deigarriena da murrizketa Gabonetan egingo dela, kontuan izanda garai horretan Amazon eta tankera horretako enpresek ezegonkortasun hori orekatzeko aukera ematen dutela.

Hurrengo astean kaleraketak egingo balira, Amazon ez litzake izango murrizketak egin dituen lehena; dagoeneko, Facebookek, Instagramek, Whatsappek, Twitterrek eta beste merkataritza elektronikoko enpresek pertsona mordoa langabeziara bidali dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Twitter gaur WhatsApp nobedadeak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Instagram Amazon