12:58

Zinema

Filmatzeak

Urtebetean, % 11 hazi da Bilbao Bizkaia Film Commissionek lagundutako ikus-entzunezko ekoizpenen kopurua

N. V. | EITB Media

% 70era arte irits daitekeen onura fiskala baliatuta, 168 ekoizpen filmatu dira Bizkaian 2024an, filmaketak erakarri, kudeatu eta laguntzeko zerbitzu publikoaren arabera.

  • ''Karmele'' da 2024an Bizkaian filmatutako pelikuletako bat

    "Karmele" da 2024an Bizkaian filmatutako pelikuletako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Bizkaia Film Commissionek lurralde horretan 2024an egindako ikus-entzunezko ekoizpenen berri eman du gaur Bilbon, kazetarien aurrean. Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak filmaketak erakarri, kudeatu eta laguntzeko 2014an sortu zuten zerbitzu publikoaren datuen arabera, % 11 areagotu dira denetariko ekoizpenak (168), % 26 filmatze-egunak (1.294), % 133 film luzeak (28) eta % 57 telesailak (11).

43 iragarki, 7 argazki-saio, 16 film labur, 25 telebista-programa, 28 dokumental, 8 bideoklip eta 2 webserie filmatu ziren 74 udalerritan.

Ikus-entzunezkoetan aritzen diren 448 enpresa zenbatu ditu Bilbao Bizkaia Film Commissionek, eta 1.941 enplegu sustatu dituzte ekoizpenek, horien % 75,2 (1.460 afiliazio), Bilbon.

Iaz, Soy Nevenka, Azken erromantikoak, Los aitas, La tregua, Karmele eta Maspalomas film luzeak filmatu ziren Bizkaian, esaterako, eta Zeru ahoak, Querer eta Catch you later telesailak, batzuk aipatzearren.

Onura fiskalak

2023az geroztik, Bizkaiak zerga-pizgarriak eskaintzen dizkie nonahiko ekoizpenei, "betiere horien balio kulturala egiaztatzen bada".

Kenkariaren horien zenbatekoa % 35etik % 60ra bitartekoa da, eta % 10 gehiago handitu daiteke euskara hutsean egindako ekoizpenetarako; kasu horretan, beraz, %70eko gehieneko kenkaria lor daiteke.

2025

Aurten ere, ikus-entzunezko hainbat proiektu martxan daude dagoeneko Bizkaian. Adibide gisa, Inurri itsuak filma jarri dute gaurko ekitaldian; Ramiro Pinillaren eleberrian oinarritutako pelikula Igor Legarretak (Ilargi guztiak, Cuando dejes de quererme) zuzenduko du, eta Itziar Ituño eta Urko Olazabal izango dira protagonistak. EITBren parte-hartzea du filmak.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen