Zinema
Seigarren edizioa
N. V. - A.L. | EITB Media
Urtarrilaren 19an abiatuko da Biarritzeko jaialdia, Italia dela aurtengo gonbidatua. Lau euskal ekoizpen izango dira, hamabost sarietako batzuk irabazteko lehian.
Andres Salaberri nafarrak 'Ardiak, ezkontza eta kontrabandoa' lana aurkeztuko du
Fipadoc zinema dokumentalaren Biarritzeko nazioarteko jaialdiaren seigarren edizioa urtarrilaren 19tik 27ra egingo dute, eta 50 herrialdetako 160 dokumental izango dira bertan ikusgai. Hizpide izango diren gaien artean izango dira, besteak beste, giza eskubideen urratzeak AEBn, Kurdistanen, Ukrainan eta Txaden.
Fipadocen, gainera, Itziar Leemans, Beñat Gereka Bikuña, Iker Esteibarlanda eta Andres Salaberri euskal zinemagileek aurkeztuko dituzte dokumentalak.
Leemansek Histoires d'Europe atalean aurkeztuko du "Olatuak", torturak jasan dituzten zazpi emakumeren terapia saioak erakusten dituen lana, eta Beñat Gereka Bikuñak Goût de Doc atalean egingo du gauza bera "Itsasoak bizitzen gaitu" lanarekin.
Horrez gain, Olympiadocs 2024ko Parisko Olinpiar Jokoak direla eta sortutako atalean, Iker Esteibarlandak "Le lien invisible" aurkeztuko du, atleta itsu baten eta haren gidariaren arteko harremanaz diharduen filma. Andres Salaberri nafarra, bestalde, "Ardiak, ezkontza eta kontrabandoa" mariscotar kontrabandista ohi eta abeltzainen diamantezko ezteiak kontatzen dituen film laburrarekin lehiatuko da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa