21:22

kultura

Bizkaia

Fernando Perezek Azkuna Zentroko zuzendaritza utzi du

Agentziak | EITB Media

Fernando Perez 2018ko maiatzaren 2an iritsi zen zentroko zuzendaritzara, eta sei urte eta zazpi hilabete eman ditu karguan. Perez "oso harro" agertu da "programazioaren kalitateari eta sorkuntza artistikoaren sustapenari dagokionez, puntako eta erreferentziazko zentroa" uzten duela iritzita.

  • Fernando Perez, Juan Mari Aburtorekin, Azkuna Zentroaren aurrean.

    Fernando Perez, Juan Mari Aburtorekin, Azkuna Zentroaren aurrean. Argazkia: Bilboko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkuna Zentroko, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroko, zuzendari Fernando Perezek bere karguari borondatez uko egin dio gaur, eta hala jakinarazi dio Bilboko alkate Juan Mari Aburtori.

Fernando Perez 2018ko maiatzaren 2an iritsi zen Azkuna Zentroko zuzendaritzara, eta, sei urte eta zazpi hilabete eman ditu karguan. "Azkuna Zentroa nazioarteko erreferentziazko gune bihurtzeko konpromisoa bete du buru-belarri, zorroztasunez, gardentasunez eta kudeaketaren kalitatez", kultura zentroak nabarmendu duenez, eta Bilboko Udalak, eta bereziki alkateak, "egindako lana eta ahalegina" eskertu diote.

Denbora tarte horretan, Azkuna Zentroa "hirira irekitako Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentro bihurtu da, non garaikidea egunero bizi eta gozatzen da".

Bestalde, Fernando Perezek eskerrak eman dizkio Bilboko Udalari, "testuinguru artistikoari lotutako" proiektu "hain garrantzitsu" baten buru izan delako.

Era berean, "oso harro" agertu da "programazioaren kalitateari eta sorkuntza artistikoaren sustapenari dagokionez puntakoa eta erreferentziazkoa den zentro bat" uzteagatik, eta proiektu horri "ahalik eta arrakasta handiena" opa dio.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena