17:17

kultura

En Tol Sarmiento

ETSk lau orduan agortu ditu bigarren kontzerturako sarrerak eta hirugarren bat iragarri du

Agentziak | EITB Media

Bigarren kontzerturako 15.000 sarrerak ere agortu dira, joan den ostegunean lehen emanaldiko txartel guztiak saldu ondoren. Taldeak azken data iragarri du, 2025eko martxoaren 15a, larunbata.

  • En Tol Sarmiento (ETS). Irudia: Eibarko Udala

    En Tol Sarmiento (ETS). Irudia: Eibarko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

En Tol Sarmientok (ETS), lau orduan, bere 20. urteurreneko bigarren kontzerturako 15.000 sarrerak agortu ditu, joan den ostegunean lehen emanaldiko txartel guztiak saldu ondoren.

Jarraitzaileen babes horren aurrean, taldeak hirugarren eta azken kontzertu bat iragarri du, 2025eko martxoaren 15ean, larunbata, Barakaldoko (Bizkaia) BECen, Last Tourrek jakinarazi duenez.

Kontzertu berrirako sarrerak astearte honetan bertan jarri dira salgai, 18:00etan, lasttour.org eta entolsarmiento.com webguneetan. Aurrekoetan bezala, 12 urtetik beherakoek salneurri murriztuko txartelak izango dituzte eskuragarri.

"Ez dugu hitzik. Biziki eskertzen diegu babesa ematen ari diren guztiei. Denbora asko beharko dugu egun hauetan gertatzen ari dena barneratzeko. Argi dugun gauza bakarra da gure 20. urteurrenerako zerbait berezia prestatuko dugula", azaldu du ETSk.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena