10:49

gaztea

Kontzertuak

ETSk bigarren data iragarri du BECen, lehen kontzerturako 15.000 sarrera saldu ostean: 2025eko martxoaren 21a

B. F. | EITB Media

2025eko martxoaren 22ko ‘20 urte ZURE ESKUTIK’ jairako tiketak sei orduan bukatu ziren. Bigarren datarako (martxoak 21) sarrerak abenduaren 19an izango dira salgai.

  • ETS

    ETS

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETSk kontzertu data berri bat iragarri du: 2025eko martxoaren 21a (BECen), '20 urte ZURE ESKUTIK' jaiaren bezperan. Jairako 15.000 tiketak sei orduan agortu ziren.

Hala, martxoaren 22ko programazio oparoaz gozatzeko aukera galdu dutenek izango dute ETSren kontzertu erraldoi bat bizitzeko parada. Tiketak abenduaren 19an jarriko dira salgai (10:00etan), ETSren webgunean.

Martxoaren 22ko jaia

Taldekideek adierazi dutenez, BECa betetzea da "betetzeko duten azken ametsa". Hala azaldu dute gaur plazaratutako prentsa oharrean: "Gure zaleek esperientzia berezi bat merezi dute eta horregatik pentsatu dugu ekitaldi historiko hau egitea. Urtebete dugu lana aurrera eramateko eta badakigu gure ibilbidean mugarria izango dela martxoaren 22koa".

Hamaika jarduera izango dira egunean zehar eta kontzertu batekin bukatuko dute eguna. Taldeak aurreratu duenez, aipatutako jarduerez gain, gonbidatutako taldeak izango dira taula gainean.

BECera gerturatzeko autobus zerbitzu berezia izango da Altsasu, Zornotza, Arrasate, Azkitrian, Azpeitia, Bakio, Beasain, Bermeo, Donostia, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika, Irun, Iruñea, Lizarra, Oñati, Tafalla, Tolosa, Gasteiz eta Zarautzetik joan etorriak-egiteko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena