09:07

kultura

Urriaren 26an eta 27an

Doako sarrera Guggenheim Museoa bisitatzeko asteburu honetan, 22. urteurrenagatik

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, igandean, Veneziako eta New Yorkeko Guggenheim museoetan bezala, nazioarteko marrazketa-topaketa bat egingo dute; herritar guztiek dute aukera parte hartzeko.

  • Guggenheim Museoa doan bisitatu ahal izango da asteburu honetan. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.

    Guggenheim Museoa doan bisitatu ahal izango da asteburu honetan. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Guggenheim Museoa doan bisitatu ahal izango dute herritarrek asteburu honetan, hilaren 26an eta 27an, haren 22. urteurrenaren ospakizunaren barnean. Bestalde, igandean, hirugarren aldiz, nazioarteko marrazketa-topaketa egingo dute Guggenheimen; parte-hartzaileek museoko arkitekturako gehien gustatzen zaien zatia marraztuko dute.

Topaketa hori Guggenheim museoa duten hiru hirietan egingo dute, aldi berean; hau da, Venezian, New Yorken eta Bilbon. Adin guztietako pertsonek izango dute aukera parte hartzeko, eta ez dute zertan izan marrazketa-ezagutzarik; arkatzak eta paperak informazioko mostradorean emango dizkiete.

Ikusgai dauden erakusketak

Bilbotar arte modernoko zentrotik jakitera eman dutenez, "xarma handiko erakusketak" izango dituzte ikusgai, doan, asteburu honetan museora joango direnek- Urriaren hasieran, 'Thomas Struth' erakusketa fotografikoa aurkeztu zuten; museoko bigarren solairuan, alemaniar artistak bost hamarkadatan egindako lana biltzen du.

Berriki zabaldu den 'Soto. Laugarren dimentsioa' ere izango da ikusgai; atzera begirako erakusketa horrek 60 artelan baino gehiago ditu bilduta, 105. galerian. Gainera, Iberdrolak babestutako 'Kunsthalle Bremengo Maisulanak: Delacroixetik Beckmanneran' ostiralean zabalduko da, eta hori ere bisitatu ahal izango dute herritarrek.

Aldi baterako hiru erakusketa horiek irekita, Jesse Jonesen 'Dardaratu dardaratu' ikus-entzunezko obraren aurkezpena bakarrik geratuko da zabaldu gabe; urriaren 31tik aurrera izango da ikusgai. Horrez gain, bisitariek 'Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak' aurkezpena berrikusi ahal izango dute.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena