10:30

Artea

Erakusketak

Kandinsky, El Anatsui, Eliasson eta Lygia Clark, Guggenheimen 2020an

Agentziak | Erredakzioa

Museoaren Patronatuak oniritzia eman dio erakusketa zentroak datorren urterako prestatu duen programazioari.

  • Kandinky

    Kandinkyren lana ikusiko da datorren urtean Bilboko museoan. © Vasily Kandinsky, VEGAP, Bilbo 2019

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artearen historian mugarria ezarri duten hainbat artista, hala nola Vasili Kandinsky pintura abstraktuaren aitzindari eta abstrakzio lirikoaren eta europar espresionismoaren sortzailea, El Anatsui ghanar eskultorea, Olafur Eliasson eta Lygia Clark brasildarra izango dira Guggenheim Bilbao Museoak 2020rako prestatu duen programazioan.

Erakusketen aurrerapen horrek Museoko Patronatuaren oniritzia jaso du bart, Iñigo Urkullu lehendakaria bileraren buru zela, eta aurtengo lehen bost hilabeteetako bisitarien kopurua ere eman diete batzar horretan: 443.670 bisitari izan ditu museoak, iaz baino ia 100.000 gehiago.

Lau sortzaile horien lanaz gain, ikusgai jarriko dituzte Rochar Arschwager estatubatuar pintore, ilustratzaile eta eskultore zenaren obra eta Lynette Yiadom-Boakye britainiar pintore eta idazlearena, zeina ezaguna baita pertsona beltz asmatuei kolore hilez egindako erretratuengatik, baita Lee Krasner XX. mendearen bigarren erdialdeko espresionismo abstraktuaren ordezkariarena ere.

El Anatsui, bere ibilbidea Nigerian garatu duen ghanatar eskultorea, tapiz-eskulturengatik da ezaguna, eta munduko museo garrantzitsuenetan erakutsi dute beraren lana: Parisko Pompidou zentroan, Londresko British Museumen, New Yorkeko Metropolitan eta Moma museoetan…

Olafur Eliasson danimarkarrari (Kopenhage, 1967), bestalde, argia, ura eta gisa horretako materialak erabiliz egindako instalazio handiek ekarri diote ospea, baita, esaterako, airearen tenperaturarekin jolastuta ikusleak harritzeak.

Lygia Clark brasildarrak (Belo Horizonte, 1920 - Rio de Janeiro, 1988) Neoconcreto mugimendua sortzen lagundu zuen, eta beraren lanaren bidez (pinturak, eskulturak eta artearekin eta psikoterapiarekin lotutako zentzumen-ekintzak) artearen eta gizakiaren arteko harremana berriro definitzen saiatu zen, maila kontzeptualean eta zentzumenei lotutakoan.

Jenny Holzerren dohaintza

Gainera, Jenny Holzer estatubatuar artistak Guggenheim museoari hiru lan laga dizkiola jakinarazi dute, besteak beste "Bilborentzat - For Bilbao" (2018) museoak artistaren ibilbidearen 40. urteurrena ospatzeko beren-beregi egindakoa eta museoaren fatxadan proiektatzen zena.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena