16:48

Artea

Museoa

Guggenheimek Jesús Rafael Sotoren eskultura bat jarriko du urmaelaren gainean

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko museoak atzera begirako erakusketa eskainiko dio venezuelar artistari urriaren 18tik aurrera.

  • “Sphère Lutetia”

    “Sphère Lutetia” Parisen jartzeko sortu zuen venezuelar artistak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guggenheim Bilbao Museoan, “Sphère Lutetia” Jesus Rafel Soto venezuelar artistak 1996an sortutako eskultura muntatzeari ekin diote, atzealdeko urmaelean. Eskultoreari urriaren 18tik aurrera eskainiko dioten atzerabegirakoari dagokio artelana.

Eskultura handi hau Pariseko Eliseoko Zelaietan jartzeko sortu zuen artistak, eta otsailera arte egongo da ikusgai Guggenheimeko urmaelean.

Guggenheimek venezuelar artistaren 60 lan baino gehiago bilduko ditu urriaren erdialdetik aurrera paratuko duen erakusketan, tartean “Zeharkagarriak” deritzen formatu handiko lanak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena