13:35

kultura

Programazioa

Ainhoa Arteta, Benito Lertxundi eta Asier Etxeandia, Arriagan

Agentziak | Erredakzioa

Trantsiziozko programazioa prestatu dute Bilboko antzokian urteko azken lauhilekorako, Emilio Sagik kargua utzi eta gero Calixto Bieito zuzendari artistiko berriak 2017rako egingo baitu bere lehena.

  • Asier Etxeandiak ''El intérprete XXL'' taularatuko du. Argazkia: Danimantis.

    Asier Etxeandiak "El intérprete XXL" taularatuko du. Argazkia: Danimantis.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arriaga Antzokiak hiru antzezlan estreinatu, hiru musikal eta Alemaniako ballet onena hartu eta bost kontzertu proposatuko ditu urtea bukatu bitartean, gaur 2016ko azken lauhilekoko programazioaren aurkezpenean iragarri dutenez.

2016ko abendura arteko programazioa antzokiko lantaldeak egin du; izan ere, Emilio Sagi zuzendari artistiko ohiak kargua utzi ondoren zeregin horretan arituko den pertsonak, Calixto Bieitok, 2017rako egingo du bere lehenengo proposamena, urrian.

Urteko azken hiletan, besteak beste, Benito Lertxundi, Ainhoa Arteta, Maribel Verdu, Carlos Hipolito, Natalia Millan, Carmelo Gómez, Israel Elejalde, Asier Etxeandia, Concha Velasco eta Eduard Fernandez igoko dira Arriagako agertokira.

Gainera, Bilboko Aste Nagusian, "Mamma mía" Abba suediar taldearen kantuetan oinarritutako ikuskizuna erakutsiko dutela aurreratu dute Arriagaren arduradunek.

Irailean, "La mentira" Claudio Tolcachirren lana estreinatuko dute denboraldia abiatzeko. Carlos Hipolito eta Natalia Millan protagonista dituen lana hilaren 15etik 18ra eskainiko dute.

Egun batzuk geroago, hilaren 22tik 25era, "Invencible" komedia “sutsua” estreinatuko dute Arriagan. Daniel Veronese zuzendari argentinarrak Maribel Verdu zuzenduko du lan horretan.

Hirugarren estreinaldia urriaren 21 eta 22an helduko da: "Catalin" euskal antzerkian egingo den “lanik garrantzitsuena” izango dela esan dute gaurko aurkezpenean. Kutsu neoklasikoko antzezlana da, Gorka Minguez zuzendariak XVIII. mendeko Portugaleten girotutakoa.

Dantza, musikalak eta kontzertuak

Dantzari dagokionez, Ballet am Rhein taldea arituko da, Martin Schläpferrek zuzenduta, baita Momix konpainia estatubatuarra ere. Gainera, "Hybrid" proiektuak dantza, Emi Toko kantariaren ahotsa eta Oreka TX taldearen erritmoa uztartuko ditu urriaren 26an.

Musikalen esparruan, “Mamma Mia” abuztuaren 15etik irailaren 10era egongo da Arriagan, urrian Asier Etxeandiak “El intérprete XXL” eszenaratuko du, eta abenduan “Cabaret, el musical de Broadway” ikusteko modua egongo da.

Kontzertuei dagokienez, Ainhoa Arteta, Euskel Antiqva proiektua eta Benito Lertxundi ere arituko dira Bilboko antzokian.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena