Trikitixaren tradizioa gaur egungo musikarekin korapilatu nahian dabil Josune Arakistain "Süne". "Lau korapilo" eta "Orain ari" eta "Sunday" kantak aurkeztu ditu urte amaieran aterako duen bakarkako bere lehen diskoaren aurrerapen gisa.
'Behin bizitzea' Maldanbera taldearekin ateratako disko berria aurkeztu digu Garik. Dioenez, aurreko lanetan baino askoz kolore biziagoak agertzen dira bertan, askatasun gehiago izan baitu. Bere hitzak, Txuma Murugarrenenak, Karmele Jaiorenak, Iñigo Astizenak eta Jon Benitorenak bildu ditu.
'Herrari' Bele proiektu berriaren diskoa aurkeztu digu Lide Hernando musikariak "Biba Zuek!" saioan. Musika afroamerikarra eta hortik eratorritako hainbat estilo landu ditu bertan. Dioenez, pandemian etorri zitzaion proiektu berri bat egiteko beharra, zerbait pertsonalagoa.
'Herrari' Bele proiektu berriaren diskoa aurkeztu digu Lide Hernando musikariak "Biba Zuek!" saioan. Zuzenean, bere gitarraren doinuak lagunduta, "Oilo ipurdia" izeneko balada eskaini digu zuzenean.
50 urte ez dira egunero betetzen, eta Errobi taldeak bueltan ekarri nahi ditu bere abesti eta doinu maitatuenak data berezi hau ospatzeko. Anje Duhalde eta Micel Ducau taldearen sortzaileetako bi urteurren bereziaz eta taldeaz aritu dira. Bilboko Euskaldunan izango da festa maiatzaren 4an.
Maiatzaren 4an kontzertu berezia emango du Errobi taldeak Bilbon, Euskalduna Jauregian, taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Entseguetan murgilduta daude, eta "Perttoli" kanta zuzenean eskaini digute Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk.
'De un pueblo llamado Agurain' Duplaren disko berria aurkezten izan dira Beñat Oribe eta Gari Uriarte "Biba Zuek!" saioan. Raimundo el Canastero eta Nøgen taldeekin kolaborazioak egin ditu bikoteak, eta Mikel Irazoki izan dute ekoizle.
Abeslari estatubatuarrak Las Vegasko sinbologian oinarritutako ikuskizuna eskaini du bart. Las Vegasen egin den lehen Super Bowl txapelketak aurreikuspen guztiak bete ditu.
Luken Saenz Azurmendi "Mr. Luken" "Biba Zuek!" saioan izan da bakarlari bezala duen proiektua aurkezten. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz atera ditu abestiak. "I know you" kanta eskaini du zuzenean bakarlari donostiarrak bere gitarraren doinuekin lagunduta.
'Etorkizuna ginenean' Leihotikan taldearen disko berria aurkeztu digu Gorka Armendariz abeslariak. Inflexio puntu bat da lan berria; betiko esentzia mantendu dute, baina publiko berri batengana ere gerturatu dira melodia poperoagoekin. Gorka Urbizu "anaia txikia" izan dute ekoizle lanetan.
Biologia ikastera etorri zen Iruñera eta Arangurenen bizi da gaur egun. "Aragoiko rantxoa" prestatu du eta kantu pare batekin konbinatuta dastatu ahal izan dugu, kantautorea baita Maite Mené.
'Lied koadernoa' diskoa aurkeztu dute Joserra Senperena konpositore eta pianistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak. Zazpi euskal poetaren poemak, Senperenaren pianoa eta Arruabarrenaren ahotsa uztartu dituzte bertan. Poemak hartu eta Senperenak musikatu ditu.
"Acostumbrarme", "Amaiera" eta "Corre que el rayo no te parta" abestiak aurkeztu ditu Maren musikariak. Martxoan 'Haría lo que fuera' EP-a aterako du 5 abestirekin eta irailean 'Menos lo que tú quieras' diskoa borobilduko du beste 5 kantarekin. Tartean "Lo que fuera" bira egingo du, Bilbon hasita.
Naiara Trifolen aurka aritu da azken aurrez-aurrekoan, eta, epaimahaikideen ustez, Miriamek irabazi du Abba taldearen "The winner takes it all" kantaren bertsio ederragatik. 15.000 euroko saria eraman du Miriam Lujuak da "Ztanda" saioaren lehen edizioaren irabazlea izateagatik. Zorionak!
"Ztanda" saioaren finalean Abba taldearen "The winner takes it all" kanta eskaini digu Miriam Lujuak Naiara Trifolen aurkako aurrez-aurrekoan. Laukotearen abestiaren bertsio ederra egin du bilbotarrak.
Freddy Mercury balitz bezala, ikuskizun ederra eskaini du Julen Leturiondok "Ztanda" saioaren finalean. Queen taldearen "I want to break free" abestu du eibartarrak azken atalean.
Ken Zazpi taldearen "Itsasoa gara" kanta ederra eskaini digu Danel Arteagak "Ztanda" saioaren finalean. Gustura gelditu da Sondikakoa egindako emankizunarekin.
"Ztanda" saioaren finalean argi utzi du Naiara Trifolek ez dela dantzaria bakarrik, abeslari handia ere badela. Izan ere, Zeberiokoak Lady Gagak 'Izar bat jaio da' filmean abestu zuen "Shallow" kanta ederki defendatu du dantzarik egin gabe. Adrian Garcia de los Ojos izan du lagun pianoan.
"Zer zabiltzate artzaiak" Gabon-kanta zaharberritu dute Lide Hernandok eta Iker Laurobak. Ordizian izan dira "SOS Kantak Arriskuan" saioaren Gabonetako atal berezian abestia berreskuratzen, eta bertatik eskaini digu bikoteak bertsio modernoa.
ETS taldeko abeslariak "Gora Bihotzak" saioan kontatu du "Zurekin Batera" eta "Abuela Maitea" kantaren ondorioz jende nagusiagoa iritsi dela taldearengana. Dioenez, jende asko gerturatu zaio esaten kantarekin asko hunkitu dela. Miren Nogales hunkitu egin da bere amona oroituta.
Izaro Andres musikaria "Biba Zuek!" saioan izan da 'cerodenero' bere disko berria primizian aurkezten. Dioenez, aurre-eskaerak egin daitezke astearte honetatik aurrera, eta Durangoko Azokan egongo da fisikoki salgai lehenengoz.
Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012 eta 2014 artean 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako auzian.
Rodriguezen ibilbide musikalak porrot egin zuen bere herrialdean, AEBn, baina izar bihurtu zen Hegoafrikan, berak jakin barik. "Searching For Sugar Man" dokumentalak haren istorioa kontatu zuen.
Bere jatorrizko Irlandan, gaur egin diote azken agur jendetsua Sinead O'Connor musikariari. Dublin hegoaldeko Bray herrian izan da, musikariak 15 urte eman zituen kostaldeko herrian.
1878an, Euskal Herriko kostan harrapatutako azken-aurreko balea arrantzatu zuten, eta getariarren eta zarauztarren artean hika-mika sortu zen. Orduan gertatutakoak biltzen ditu "Zarauzko Balearenak" abestiak, eta kantaren bertsio berria egin dute "SOS Kantak Arriskuan" saioan.
Betizu Taldearen "Lokaleko leihotik" kanta Euskal Herriko gazte askoren bihotzetan dago, eta oraindik askotan eskatzen diete abesteko Zuriñe Hidalgori eta Telmo Idigorasi. Dena den, oraindik ez dago Spotifyra igota. EITBrenak al dira eskubideak?
25 urteko gazte tolosarra da Andrea Vitoria, eta bortxaketa bat jasandakoa. Bortxatzailea ezaguna da herrian, familia onekoa eta "tipo normala". Ondorioz, salaketa eta erasoa zalantzan jarri dituzte Andrearen ingurukoek.
Rakel Arenaza "Raitx" bakarlari errenteriarrak dioenez, letrari, ahotsari eta melodiari ematen die garrantzia; gitarra lagungarri bezala dauka. Koban taldean ibili eta ama izan ostean, berriz ere bakarlari bezala ekiteko gogoa dauka. "Flores" kanta eskaini digu zuzenean.
Tina Turner abeslari eta aktorea zendu da, 83 urte zituela, Suitzako Küsnacht herrian zuen etxean, gaixotasun baten ondorioz, haren familiak baieztatu duenez.
Amaiur Azkarate musikariak Insömnia musika taldea aurkeztu digu Leire Martinezen atalean. Pandemia garaian osatu zuten laukotea, eta bi disko eta EP bat kaleratu dituzte. "Argiak gara" azken diskoko kantarik bereziena zuzenean eskaini digute "Biba Zuek!" saioan.
Haurtzaroa eta nerabezaroa izan dira 'Korapiloak' ataleko gaiak. Horiek lantzeko, Leire Martinezekin, 'La Oreja de Van Gogh' musika taldeko abeslariarekin eta saioko kolaboratzailearekin izan da Iñigo Antsorregi.
Zuzenean, bere gitarraren doinuen laguntzarekin, "Inor begira izanda ere" kanta eskaini digu Miren Narbaiza MICEk "Ta Bihar Zer?" saioan zuzenean. 'Lautada' diskoaren kantuetako bat da Narbaizak abestu diguna.
Shakirak Bizarrapekin ateratako kanta eta Miley Cyrusen "Flowers" ardatz hartuta, euskal artistek sortutako desamodiozko abestiak izan ditu hizpide Marina Landak. Kantuen mezuez eta artisten publikotasunaz eta pribatutasunaz aritu da.
'Badena eta Ez Dena' diskoa kaleratu du Mikel Urdangarin kantautore zornotzarrak bere 25 urteko ibilbidea ospatzeko. Gurekin izan da horri buruzko azalpen gehiago emateko. (Elkarrizketa osoa Nahieranen)
The Spolem Girls laukote donostiarra aurkeztu digu Leire Martinezek "Biba Zuek!" saioan. 60ko hamarkadako kantak abesten dituzte garai haietan egiten zuten erara, eta erakustaldia egin dute zuzenean. Sara Grajalek, Natalie Keskinek, Nahiari Berasategik eta Amaia Garrizek osatzen dute taldea.
Qatarrek giza-eskubideak errespetatu ez izateak kezka eragiten ote dion galdetu dio Israelgo kazetari batek. Orduan, abeslari kolonbiarrak "zakar" deitu dio eta hortik joan da. Qatarreko Mundialaren Fan Zonean kontzertua eskaini du Malumak. @kann_news-ren bideoa.