12:01

Musika

Jaialdia

Gorka Urbizu, Rulo y la Contrabanda eta Mikel Izal, Miramar Gauetarako

N. V. | EITB Media

Miramar Jauregiak, Donostian, hiru gaualdi hartuko ditu maiatzaren 29, 30 eta 31n. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Gorka Urbizuk maiatzaren 31n joko du

    Gorka Urbizuk maiatzaren 31n joko du

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miramar Gauak jaialdia aurten ere egingo dute Donostian, iazko edizio gorabeheratsuaren ondoren (euriak hainbat kontzertu egitea eragotzi zuen). Maiatzaren 29, 30 eta 31n egingo dituzte kontzertuak begiratoki paregabe honetan.

Lehen gauean, maiatzaren 29an, Rulo y la Contrabandak, Valeria Castrok, Garik eta Las Migasek joko dute; bigarrenean, maiatzaren 30ekoan, Mikel Izalen, Rita Payesen, Leo Rizzo, Kukai dantza konpainiaren eta Alex del Tororen txanda izango da; eta maiatzaren 31n Gorka Urbizuk, Siloek, Marenek, Valérie Ékoumek eta Lamia Marik izango dute jaialdia ixteko ardura.

Hiru eguneko bonuak 132 euroan salgai daude, eta gaualdi bakoitzeko sarrerak 58,30 euroan.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen