10:23

Musika

Uztailak 19

Michel Camilo eta Tomatito Gasteizko jazz jaialdian izango dira elkarrekin

N. V. | EITB Media

Dominikar pianistak eta almeriar gitarristak "Spain forever again" diskoa aurkeztuko dute uztailaren 19an, Mendizorrotzan. Sarrerak martxoaren 18an jarriko dituzte salgai.

  • Michel Camilok eta Tomatitok uztailaren 19an joko dute

    Michel Camilok eta Tomatitok uztailaren 19an joko dute

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michel Camilo dominikar pianistak eta Tomatito almeriar gitarristak Spain forever again disko berria aurkeztuko dute uztailaren 19an, Gasteizko jazz jaialdian. Jazza eta flamenkoa uztartzen du bikoak Spain (2000), Spain again (2006) eta Spain Forever (2016) lanen jarraipena den disko berri honetan.

Camilo eta Tomatito Mendizorrotzako agertokira igo aurretik, beste artista batzuk batu izanaren emaitza entzun ahalko da Sumrrá hirukote galiziarraren eta Niño de Elche kantariaren kontzertuan.

Chucho Valdés (uztailak 20) eta Cécile McLorin Salvant (uztailak 18) dira orain arte iragarritako beste izen handiak, eta Yilian Cañizares biolin jotzaile kubatarra eta Joel Ross bibrafonista izango dituzte artista gonbidatu bi artistok, hurrenez hurren.

Gainera, asteazkenean, uztailak 17, Pablo Martín Caminero kontrabaxu-jotzaileak eta Terri Lyne Carringtonek joko dute Mendizorrotzan.  

Gasteizko jazz jaialdiak martxoaren 18an, astelehena, jarriko ditu salgai sarrera eta bonuak, 10:00etan.

Sarreren prezioa 30 eta 40 euro bitartekoa izango da; bonuena, berriz, 105 eta 150 euro artekoa izango da.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena