20:06

Musika

Heriotza

Sinéad O'Connor abeslari irlandarra zendu da

EITB Media

56 urte zituela hil da "Nothing Compares 2 U" abestiaren kantaria.

  • Sinead O'Connor

    Sinead O'Connor

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sinéad O'Connor abeslaria zendu da, 56 urte zituela, haren familiak baieztatu duenez.

Artista irlandarra (Dublin, 1966) 1990ean egin zen ospetsu, I Do Not Want What I Haven't Got diskoarekin.

Bilduma horretan argitaratu zuen, hain zuzen ere, "Nothing Compares 2 U" bere ibilbideko kantarik ezagunena. Orotara, baina, 10 disko publikatu zituen.

1992an, O'Connorrek Joan Paulo II.a aita santuaren argazki bat apurtu zuen AEBko telebista saio batean, eta 1999an Eliza katolikoaren ordena disidente batean apaiz egin zen. 2018an errefusatu egin zuen kristianismoa, eta Islamera aldatu zen, Shuhada' Sadaqat izena hartuta.

Buruko osasuneko arazoak ere amesgaizto izan ditu. Horren ildotik, lau seme-alabetako batek bere buruaz beste egin zuen iaz, 17 urte zituela. Orduan, O'Connorrek dei egin zuen inork haren adibidea jarrai ez dezan.

90eko hamarkadako izarra

Artista dublindarrak 1985ean hasi zuen ibilbidea musikaren munduan, Tom Tom Macute taldean, baina laster Londresera joan zen, eta bertan Bono eta The Edge, U2 taldeko kideak, ezagutu zituen. Garai hartan, "Captive" filmaren soinu-bandan parte-hartu zuen, eta 1987an lehen diskoa merkaturatu zuen, "The Lion And The Cobra".

Besteak beste, "In the Name of the Father" filmaren soinu-bandari jarri zion ahotsa, Bono (U2) abeslariarekin batera.

Agiri batean, haren familiak baieztatu egin du heriotza: "Tristura handiz, Sinead maitea zendu dela iragarri nahi dugu. Familia eta lagunak atsekabetuta gaude, eta pribotasuna eskatu nahi dugu une zail hauetan".

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena