Literatura
Azaroak 11-24
N. V. | EITB Media
Literatura "hurbiltzea" da aurten "Letrak zeruertzean" leloa izango duen Donostiako literatura jaialdiaren helburua, "egungo eztabaidei zein bestelako lengoaia eta diziplinei lotuta.
Adania Shibli idazle palestinarrak "Detaile xume bat" eleberria aurkeztuko du
Literaktum jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo dute aurten, Donostiako hainbat espaziotan, eta "Letrak zeruertzean" izenburua izango du oraingoan, literaturaren eta gatazka sozial, politiko eta gerren eta horien ondorioen arteko harremanak aztertuko dituen erakusgarri.
Antolatzaileek aurtengo edizioaren izen batzuk iragarri dituzte gaur, asteartearekin: Dolores Redondok Las que no duermen NASH eleberri berria aurkeztuko du azaroaren 18an, Victoria Eugenia antzokian (19:00etan); Adania Shibli idazle palestinarrak Detaile xume bat eleberria aurkeztuko du Okendo K.E.n, azaroaren 22an (19:00); Carmen Mola gizonezkoen hirukoteak El Clan eleberria aurkeztuko du Lugaritz K.E.n, azaroaren 23an (19:00) eta Enrique Vila-Matas Tiempo de silencio Luis Martin-Santosen nobelaz jardungo da azaroaren 14an, 19:00etan, San Telmo Museoan.
Jaialdia hasi aurretik, Literaktum aperitifa izango da, aurten lehen aldiz. Azaroaren 7an, 19:00etan, Ernest Lluch K.E.n izango da hitzordua eta Martin Caparros sortzaile argentinarra eta Antes que nada —bere memoriak biltzen dituen lana— izango dira protagonista.
Azaroaren 5ean emango dituzte aurtengo Literaktum jaialdiaren gaineko zertzelada gehiago antolatzaileek.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa